Tere Irastortza / antologia eta sarrera, Koldo Izagirre
Maitale urrundu edo ezezagun bati mintzo zitzaion Tere Irastortza bere aurreneko lanean, zu baten ausentziaz moldatu zuen obraren ardatza. Alabaina, zu hori beste zerbait ere bazen. Estreinako poeman «Esadazu zer pentsatzen duzun / (...) / ene minak zeure koadratu tristeetan itotzen ditudanean» galdetzen dio idazten ari denari, irakurtzen dugunari. Poemari egiten dio galde autoreak... bere lan poetikoari buruz! Poesiaren gabezia ere bazeukan poesia egiten zuenak. Kontradikzio hau berria zen, eta nola edo hala Irastortzaren obran eta beste poeta askorenean aldikal ageriko zaigu. Bai, poesiari buruzko poesia sortu zen orduan, galdera hark salatzen zuen galdua genuela mailu bat zelako segurtasuna, orria misterio zen. Irastortza bezalako poeta arduratuek atezu horretan idatzi dute geroztik, materialen ikerkuntza gai poetikoa bilakatzen dutela, kanongileek mesprezatua eta merkatuan baztertua egonagatik poesiak azpiz obratzen baitu, bera da langintza literarioaren bihotza. Baina ez dezagula pentsa Tere Irastortzak sistema bat osatzea duenik helburu. Poetaren lehen errealitatea hizkuntzarekin egiten duen borroka delako ageri zaigu kezkatua testuaren barruan egiten denari buruz, horixe delako poetika guztien arazo hurbilena. Poetak hitzak dauzka, ez poemak. Ez da ehiztari, artisau baizik, «poema konstruktore», Ibon Sarasola isolatu batek 1969 urrun hartan abisatua eta erakutsia zeukanez. Atelierra zabaltzen digularik, poetaren zalantzen berri ukanen dugu, helburua perfekzioa dutelako...
Egile nagusia: | |
---|---|
Egilea(k): | |
Argitaratua: |
Zarautz :
Susa,
L.G. 2002
|
Bilduma: |
XX. mendeko poesia kaierak (Susa)
|
Generoa / Forma: |
Poesia
Baliabide digitalak Helduentzako Literatura |
Loturak: |
Liburuaren bertsio digitala (Susa) |