Xabier Montoia / antologia eta sarrera, Koldo Izagirre
Gutxien espero duzunean eginen duzu topo Eliot-en erreferentzia batekin, eta ohartzen zarenerako idazleak hipokrita esan dizu. Xabier Montoiaren poemak itxuraz diruditena baino hornituagoak daude azpi-aipuz eta poesiarekiko ez ezik gure etxeko eta mundu zabaleko erreferentzia literarioez, baina hori ez da kultismoari emaniko amorea, irakurle informatuaren patxada -edo irriño petrala- inarrosteko baliagarria zaion neurrian baino ez du erabiltzen jolas literarioa. Horixe da Montoiaren poesia berezi egiten duen zantzuetako bat: probokaziozko jarrera, zenbaitetan desatsegina zaigun eta beti ere poxelu egiten digun tonuz gora edo beheragoko agertze bat. Bere inkonformismoa, izan ere, berdin jazartzen zaio etika kristauari zein zintzotasun komunistari, azken finean ortodoxia modu desberdinei egiten die eraso, kontziente eta zuhurki. Poetak katarsis politiko-moral bat egiten du gehiegikeriaren bitartez. Lege hauste hori maila desberdinetan gertatzen da. Lehen irakurrian zarpaila baita bere estiloa, kolokan jartzen du poesia arte arautua delako iritzia; rockaren eragina dela esan genezake, aztarrenik bilatu nahi izanez gero. Baina horretan badu Montoiak, hizkera poetikoari eginiko trufa jostalariarekin batera, euskaldun berriaren lotsagabekeriatik zerbait, jatorreria sintaktiko eta berbalaren kontra sortzen duen xarma, eta ausardia zorrotzean deklaratzen digu istorio bat kontatzeko ez dela hiztegia erabili behar. Hizkerarena bezain garrantzitsua du, bestalde, han-hemenka ager...
Egile nagusia: | |
---|---|
Egilea(k): | |
Argitaratua: |
Zarautz :
Susa,
L.G. 2000
|
Bilduma: |
XX. mendeko poesia kaierak (Susa)
|
Generoa / Forma: |
Poesia
Baliabide digitalak Helduentzako Literatura |
Loturak: |
Liburuaren bertsio digitala (Susa) |
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Poesia (Helduentzat) | P MON xab | Eskuragarri Maileguan eskatu | EK18050063 |