Azala
Liburua Eskuragarri

Xabier Lizardi / antologia eta sarrera, Koldo Izagirre

Abadiak antolaturiko Lore Joko haietako batean (Sara, 1867), «Ni nauk euskaldun, bai aspaldikoa / egundaino aizkorak ezin hautsizkoa» esanarazi zion Elizanburuk arbola bati. Lizentzia honek sortu zuen galarrotsik, epaimahaiak behintzat juzku estua egin zuen konposizioaz, zuhaitzek ahorik ez dutela-eta. Poesiaren librotasunaren aldeko borrokak itxura formala hartu izan du maiz, baina formaren ardurapean poesiaren funtzioaren nolakoa dago beti, eta horretan berebiziko garrantzia ukan zuten Xabier Lizardiren jarrerak eta obrak, ingurune hiperpolitizatu batean beti jokatu zuelako poesiaren autonomia begiratzearren. Ez Elizanburuk ez Zaldubik ez Oxobik ez Jauregik eta oro har olerkariek ezin egin izan zutena burutu zuen Lizardik: «bezala», «iduri», «antzo», «hala» alderagailuak eta gidoi-parentesiak baliatuz, gure poesiaren garapena azkartzeko baitezpadako tresna eman zigun: analogia poetikoa. Gure poetaren aurkikuntza horri esker dakigu orain udaberria urdinez janzten den neskatxa dela; elurtzaren hondarrak «emazte zuhurraren zapiak» direla; basoa «atsedenaren eliza» dela eta uda «suzko itsasoa», eta hura dugula «uda igarotzeko ontzia»; izotz ondoko eguzkia «neguaren barrea» dela eta «neguak bere sudur ozpeldu zorrotza» sartzen duela gure etxean... Aurkikuntza xalo eta partzial hauek bideratu zuten poeta, apurka, adierazpen ausartagoetara: «Aingura bota dut Arratsaldean / Oina ezarri dut Udazkenean». Iruditeria mailako lorpenok, alabaina, ez zuten poeta errazkerian mugatu....

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Lizardi, Xabier (1896-1933)
Egilea(k): Izagirre, Koldo
Argitaratua: Zarautz : Susa, L.G. 2000
Bilduma: XX. mendeko poesia kaierak (Susa)
Generoa / Forma: Poesia
Interneteko baliabidea
Helduentzako Literatura
Loturak: Liburuaren bertsio digitala (Susa)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Poesia (Helduentzat) P LIZ xab Eskuragarri  Maileguan eskatu EK18050073