W

Nola eskuratu dezaket EIMA Katalogoko materiala?

4 aukera dauzkazu:

1
JASO MAILEGUA GURE EGOITZAN
EIMA Katalogoaren egoitzara etor zaitezke materiala kontsultatzera eta maileguan hartzera.
2
JASO MAILEGUA ZURE IKASTETXEAN
Materiala zure ikastetxean jaso dezakezu, EIMA Katalogoaren webgunean eskaera eginda. Horretarako, erabiltzaile-kontua sortu beharko duzu.
3
DESKARGATU KATALOGOTIK
Hainbat material EIMA Katalogoaren webgunetik deskargatu ditzakezu (horretarako lizentzia duten materialak soilik).
4
ERABILI ESTEKA
Materialaren jatorrizko webgunera joan zaitezke katalogoak eskaintzen duen estekaren bidez.