EIMA Katalogoak 2005etik dihardu dokumentazio-zentroan euskarazko ikasmaterialak biltzen eta katalogatzen. Askotariko baliabideak kontsultatu eta eskuratu daitezke katalogoaren egoitzan edo webgunean: curriculumeko baliabideak (testuliburuak…) edota irakas-jardunerako material osagarriak (bideoak, aplikazioak, monografiak, jolasak, literatura-lanak…).

Zergatik jo EIMA Katalogora?

  • Katalogoaren webguneak aukera ematen dizulako materialak bilatzeko, maileguan eskatzeko eta, zenbait kasutan, on-line eskuratzeko.
  • Aukera duzulako hizkuntza-kalitatea bermatuta duten lanak bilatzeko (EIMAren hizkuntza-onespena jasotakoak, euskara egokian sortutako testu ulergarriak izateagatik).
  • Gaur egungo ikasmaterialak ez ezik, euskal irakaskuntzaren hastapenetakoak ere aurkituko dituzulako.

Gutxi gorabehera 25.000 erreferentzia dituzu katalogoan, eta etengabe ari gara eguneratzen. 4.000 inguru sarean eskuratu ditzakezu; gainerakoak eskuratzeko, gure egoitzara etor zaitezke edo zure ikastetxera bidaltzeko eskatu.

24.993 erreferentzia guztira

9.319

curriculumeko baliabide

horietatik

8.362

hizkuntza

onespendun

4.022

sareko baliabide

horietatik

1.189

eduki didaktiko digital

4.680

erregistro haur eta gazteentzako literaturako

1.846

bideo didaktiko