Xabier Iratzeder / antologia eta sarrera, Koldo Izagirre
Donibane-Lohizuneko Karrika Handian, elizaren ondoko etxetxoan, hamaika urteko mutiko batek apeztu egin nahi duela esaten dio aitari. «Zer! Hi apez? Ez dakik eta ongi euskara!», gurasoaren arrapostua. Egun hartan bertan hasi zen mutikoa bere euskara motela hobetzen, etxean aurkitu Piarres Barbierren liburu bat zabalduta. Ez zuten asko uste etxe hartan, hala ere, Jean Diharce hura ez apeztuko zenik, ez eta Xabier Iratzeder poeta izatera iritsiko zenik. Baina hurrengo urtean hasi zituen apez ikasketak Ustaritzen, eta bertan euskararekiko atxikimendua azkartu zion Pierre Lafitte ezagutu zuen. Honek Laphi tzeren San Inazioren bizitza eman zion, eta liluraturik, eskuz kopiatu zuen mutikoak. Iratzederrek beti aitortu izan du ordea guti irakurri zuela gaztetan, bazuela begietan halako dantza bat, eta gogoetari eta ametsari zela emanago. Hamasei urtetan eritu egin zen eta zenbait hilabetez etzanik egon behar izan zuen. Orduan kantua deskubritu zuen, berrehunetik gora abesti ikasteraino: «horrek eraku tsi zidan pertsuak nola egin behar ziren; euskal kantua izan da ene eskola». Hasi zen, bada, zenbait kantu berri argitaratzen apez gaztea. Euskal Herriaren suntsipenak zarrapo egiten zion bihotzean. Eta bere herriaren hondamendiari, barne-urradura pertsonal berri bat erantsi behar izan zion: nazien aurkako gerran galdua du anaia, umetako jostetako laguna. Anaiaren heriotza eta urrun duen familiarekiko atxikimendua dira donibandarra agerrarazten duten gaiak; gainerako kantagai ia osoa ha...
Egile nagusia: | |
---|---|
Egilea(k): | |
Argitaratua: |
Zarautz :
Susa,
L.G. 2000
|
Bilduma: |
XX. mendeko poesia kaierak (Susa)
|
Generoa / Forma: |
Poesia
Baliabide digitalak Helduentzako Literatura |
Loturak: |
Liburuaren bertsio digitala (Susa) |
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Poesia (Helduentzat) | P IRA xab | Eskuragarri Maileguan eskatu | EK18050086 |