Jon Arano / antologia eta sarrera, Koldo Izagirre
Esanean pindartsu, erritmoan zalu, irudian zorrotz, antzinako satira anonimoetan aurkituko ditugu gure poesiaren piezarik ederrenetariko batzuk. Satira haiek ordea, apaizen boterearen aurkako ale batzuk izan ezik, ohituren kritika erraza zuten helburu nagusia eta, nola ez, emakumezkoena bereziki, janzkera berriak zerabiltzatelako edo edan egiten zutelako edo ezkontzeko hitza hausten zutelako. Zentzuaz bestekoa dirudien arren, satira konformistak zirela esan genezake, gizartearen makurrari den mendrenik jazartzen ez zitzaizkionak. Etxahunen kantu mindua, ondikotz, salbuespena dugu. Batzuetan nabariago besteetan baino, Jon Aranoren poesiaren muinean ahalegin satiriko handia dago. Oso satira berezia dugu hau. Ez ditu, molde honetan ohikoa den moduan, ingurukoak karikaturaraino deformatzen, ez du horren beharrik, aski zaio konstatazioarekin, eta satiragile klasikoek ez bezala, bere burua ere gupida gutxiko kritika horren barruan kokatzen du askotan, besteenganako behakoa nolakoa duen dakielako, ausaz: ernea eta maltzurra, ikusi orduko miseria eta gezurra sumatzen dakiena. Konformismoaren aurka ari zaigu Arano, sakratuaren aurka, zernahi dela. Horrela, egungo estiloan eta egungo gizarteari kantatuz, gure tradizio zahar bat ekarri digu egundaino, berritua. Jon Aranok ingurunea jorratzen du, familia, lagunak, hurbileko kontuak ditu beti ahotan, eta taberna bihurtu du azkenean poemaz poema bildu duen fauna horren guztiaren topaleku. Taberna ez dugu, beraz, sutondoaren antzek...
Egile nagusia: | |
---|---|
Egilea(k): | |
Argitaratua: |
Zarautz :
Susa,
L.G. 2002
|
Bilduma: |
XX. mendeko poesia kaierak (Susa)
|
Generoa / Forma: |
Poesia
Baliabide digitalak Helduentzako Literatura |
Loturak: |
Liburuaren bertsio digitala (Susa) |
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Poesia (Helduentzat) | P ARA jon | Eskuragarri Maileguan eskatu | EK18050081 |