Azala
Liburua Eskuragarri

Jon Mirande / antologia eta sarrera, Koldo Izagirre

Zuberoa maiteari egin zion azken bisitan, gose greban zeuden «kristau-marxistez» betea ikusi zuen Sohütako eliza, eta horren ondorioz idatzi omen: «Asperturik nago Euskal Herriaz». Deserrietan bizi izan zen beti Jon Mirande. Paristarra izaki, gorroto zuen Frantzia; erdaldun hazia, euskal mundu bat asmatu zuen; Zuberoa ukanik Arkadia, bertan nardatu zen... Idazle anitzek bezala, Mirandek ez zion atxikimendurik bizitzea egokitu zitzaion gizarteari. Hastio zuen langilea, hastio zuen burgesa, hastio euskaldunon zintzokeria. Deserrien aitzi, gure kondaira zaharrean hartu zuen sustrai, zaldunekin abiatzeko («ni, eusko aitor-semea!») Ortziren gudari, basoihaneko jainkoari sakrifizioak eskaintzeko prest... Paganismoaren aldeko gerla deklarazio moduko bat dugu bere poesia, gauak, ilunpeak, itzalek girotzen dituzten eszena erdi-gotikoetan eta baladen doinu gozoan emana. Sistema eta doktrina ororen aurkako gerla dugu Miranderena, handiaren handiz ezinezkoa: legeez aurretiko paradisua du helburu. Nihilismoan tinkaturik (itxaropena «zital-lilia» du), euskal nazionalismo motzari hiper-nazionalismo suhar bat oposatzen dio, jauzi gaitz bat eginik historiaren eta errealitatearen gainetik. Lilurazko mundu batean bizi zen Mirande poeta, ametsen unibertso inmaterialean, bitalismo gerlari teoriko batean, sortzeko zegoen elite argitu baten ordezkari. Honek guztiak deklarazio xenofoboetara eta jarrera faxistetara lerrarazi zuen, baina, poesian behintzat, bere faxismoa aurre-politikoa dela esan gene...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Mirande, Jon (1925-1972)
Egilea(k): Izagirre, Koldo
Argitaratua: Zarautz : Susa, L.G. 2002
Bilduma: XX. mendeko poesia kaierak (Susa)
Generoa / Forma: Poesia
Baliabide digitalak
Helduentzako Literatura
Loturak: Liburuaren bertsio digitala (Susa)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Poesia (Helduentzat) P MIR jon Eskuragarri  Maileguan eskatu EK18050087