Joseba Sarrionandia / antologia eta sarrera, Koldo Izagirre
Hiru etapa nagusi atzeman litezke Joseba Sarrionandiaren orain arteko poesian: literaturaren deskubrimendu goiztuak eragindako intertestualitateak markatzen duen kultismoa, egoera pertsonal gogorrak eragindako itxituraren eta urruntasunaren aurkako minduraren lirika, eta mundutar anonimo bilakatuak sorturiko hemen nahi eta han beharraren, halakotasunaren eta bestelakotasunaren arteko aro dialektikoa. Taxuz asimilaturiko tradizio poetiko desberdinen oihartzunaz gainera, hiruretan aurkituko ditugu metaforen ederra, kontrasteen jokoa, mezukeriaren hastioa, pentsamenduaren sakona eta esanguraren anitza eragozten ez duen biribiltasun formala. Lanketa handi honek, ordea, ez darama estetizismora: Sarrionandiaren obra osoari darion malenkonia ez da malurazko dorre pertsonala, uko egiten dio biktimismoari, sentsibilitate kolektibo bat ordezkatzen duelako bere oinazean. Tristetasunaren ganduaren ostean itsasoa ageri da beti, berriaren eta iraunkorraren eredu, bidaia, abentura, borroka eta askatasunaren leku mitikoa. Itsasoa, izan ere, imaginarioaren bideratzailea da, mugagabearen eremua, eta ezezagunaren topalekua goiz edo berant. Bizi nahi bortitzean bizi da poeta, baina distantziak nostalgia sortzen dio, atzean utzitako portuena eta galduz doazen lagunena. Denboraren errepikagaitzak dakarkio malenkonia hori. Gutxitan gertatzen da poeta honena bezain bizitza poetikorik, eta nekez topatuko dugu gure literaturan egilearen bizitza pertsonalari horren lotua dagokeen poesiarik. Bata...
Egile nagusia: | |
---|---|
Egilea(k): | |
Argitaratua: |
Zarautz :
Susa,
2002
|
Edizioa: | 1. ed. |
Bilduma: |
XX. mendeko poesia kaierak (Susa)
|
Generoa / Forma: |
Poesia
Baliabide digitalak Helduentzako Literatura |
Loturak: |
Liburuaren bertsio digitala (Susa) |
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Poesia (Helduentzat) | P SAR jos | Eskuragarri Maileguan eskatu | IRALE19060122 |
Poesia (Helduentzat) | P SAR jos | Eskuragarri Maileguan eskatu | EK18050075 |