Azala
Liburua Eskuragarri

Lauaxeta / antologia eta sarrera, Koldo Izagirre

Literatura bat sortzen ari delako kontzientzia dauka Lauaxetak bere lehen liburuan, tituluan bertan argi adierazia, Bide barrijak. Gure literaturaren ikuspegi bat dauka egileak, Etxepare berri bat da dagoenari eta batik bat ez dagoenari beha. Eta ez du gogoko munduari bizkar eta garaiari bazter dagoen gure letragintza. Berritasunaren bideak eskain tzen dizkigu, munduratze bat behar duelako poetak. Ereduak ikusi, ereduak hartu, haien oihartzuna guregana ekarri, halako lana agintzen dio bere lumari, modernitatean txertatu nahi du Lauaxetak. Honek artifizialtasunera darama zenbaitetan, mailegu nabarmenera. Badu, bai, estetizismo puntu bat. Baina euskal literaturatik irakurriz, Lauaxetarik interesgarrienean behintzat dena zaigu berri, lehendik euskaraz poemarik idatzi ez balitz bezala dihardu, Bide barrijak liburuak liberazio handi bat suposatzen du. Lizardik jenialtasuna eskatzen zuen, bera zela jeniala jakin gabe edo aitortu nahi izan gabe; Lauaxetak lana aldarrika tzen du, ez du genialtasunaren esperoan egon nahi existitzen hasteko, eta gure letra modernoen oinarriak ipintzeari ekiten dio, mailegu tza, oro har, jenial batean. Horrela ulertu behar genukeelakoan nago harako aitorkuntza hura, «Soluan atxurretan aberrija goralduko nebala uste baneu, laster itxiko neuke lan au», lanerako dei moduan. Aberrigintza omen zelako irten zen Lauaxeta inspirazioaren bila, itxuraz. Baina poeta izan gabe, edo bokazioz hala izan gabe, poesiaren mekanika ez ezik haren edertasuna atzema...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Lauaxeta (1905-1937)
Egilea(k): Izagirre, Koldo
Argitaratua: Zarautz : Susa, L.G. 2001
Bilduma: XX. mendeko poesia kaierak (Susa)
Generoa / Forma: Poesia
Baliabide digitalak
Helduentzako Literatura
Loturak: Liburuaren bertsio digitala (Susa)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Poesia (Helduentzat) P LAU lau Eskuragarri  Maileguan eskatu EK18050072