Azala
Liburua Eskuragarri

Nemesio Etxaniz / antologia eta sarrera, Koldo Izagirre

Aldiro berritzen zion Andima Ibiñagabeitiak, Paristik aurrena eta Guatemalatik gero, nobela idatzi behar zukeela. Dohain bereziak aitortzen zizkion, garaiko idazleetan huraxe ikusten zuen egokien horretarako, «oraingotasunez beteriko gai ernegarri bat» lantzeko. Baita Nemesio Etxanizek beharrari ekin ere. Handik urte betera aholku berria: «polizi mota ez da zure gogogiroari dagokiona; lirikuegi zaitugu hortarako». Laketzen zen Ibiñagabeitia ordea Etxanizen poemekin: «sarri esan dizut lehenago ere, olerkari haundi zaitudala». Sobera lirikoa bide zen Etxaniz nobela poliziakoa egiteko; ez aski liriko, antza, poemagintzan jarrai zezan sustatua izateko, olerkari handia izanagatik. Berez suhar eta euskaltzale, Francopean hizkuntzak ezagutu zituen itolarriek erraz eraman zuten nolabaiteko literatur-aktibismo baterantz. Barruan zeuzkan eta pairatzen zituen grinek, tamalez, gutxitan kanporatu ahal izan zituen poemetan. Etxanizek rumbak euskaratu behar zituen, gutun ereduak idatzi, antzerkiak moldatu, kantagintza berria sortu, alderdi zaharreko buruzagi atzerakoiei euskaltzale gazteenganako errespetua eskatzeko bilerak antolatu... Nekez aurkitzen ahal zuen astirik, beraz, sorkuntza pertsonalerako, eta ez da harritzekoa bataren eta bestearen aholkuen morroi bilakatu izana: azkenean, bertan behera utzi zuen polizi nobela... Nemesio Etxanizen literaturak euskaltzaleen esker ona eta literaturzaleen begiramenezko isiltasuna jaso izan du urteetan. Bigarren mailako poeta zatekeen,...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Etxaniz, Nemesio (1899-1982)
Egilea(k): Izagirre, Koldo
Argitaratua: Zarautz : Susa, L.G. 2000
Bilduma: XX. mendeko poesia kaierak (Susa)
Generoa / Forma: Poesia
Baliabide digitalak
Helduentzako Literatura
Loturak: Liburuaren bertsio digitala (Susa)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Poesia (Helduentzat) P ETX nem Eskuragarri  Maileguan eskatu EK18050054