Felipe Juaristi / antologia eta sarrera, Koldo Izagirre
Klasikotasuna ez da bakarrik antzinatea, handiaren handiz zama zanpatzaile gerta litekeen tradizio hori. Inoizko eta inongo maisulanek eduki ohi duten erritmoaren gozoa, apainduren egokia, esatearen zehatza... hitz batean, oreka esaten dioguna daukan poema oro sar tzen da klasikotasunean. Ezaugarri horietan definitzen da Felipe Juaristiren poesia ere: inspirazio kultuak jotzen du, baina ez da kultista; dotorezia dauka, baina ez da formalista; badu ikuspegi filosofikotik, baina ez da kontzeptuala; eta sentimentala ez bada ere, hain gutxi dugu hotza... Karrankarik egiten ez duen poesia dugu berea, inteligentziaren eta sentiberatasunaren arteko oreka zail horixe da Felipe Juaristiren obra, literaturaren une poetiko gailenen jabetze kon tziente baten ondorio pertsonala. Eta horrexek bihurtzen ditu ezinbesteko han-hemenka kokatzen dizkigun aipamen literarioak. Troiako zaldia hartzen baldin badu, esaterako, ez da arrasortze historiko bat egiteko, maitasunezko goibelaldi baten berri emateko baizik: «heroi triste hori» esaten dio bihotzari, eta orduan lehertzen da bere edertasun osoan metafora, «Troiako zaldi abandonatua». Horra hor biho tza bezalako topiko alboragaitza, alegoria klasiko batez duintasun poetikora ekarria. Horretarako behar du Juaristik erreferentzia, ez beste ezertarako. Klasikotasuna lortzeko poemak eskatzen duen gainerakoa, bere zakukoa du. Oreka hori, ordea, ez da etsipenak ekarri ohi duen baretasun erraza. Juaristiren poemek duten oreka miresgarri hori a...
Egile nagusia: | |
---|---|
Egilea(k): | |
Argitaratua: |
Zarautz :
Susa,
L.G. 2001
|
Bilduma: |
XX. mendeko poesia kaierak (Susa)
|
Generoa / Forma: |
Poesia
Baliabide digitalak Helduentzako Literatura |
Loturak: |
Liburuaren bertsio digitala (Susa) |
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Poesia (Helduentzat) | P JUA fel | Eskuragarri Maileguan eskatu | EK18050082 |