Azala
Liburua Eskuragarri

Patziku Perurena / antologia eta sarrera, Koldo Izagirre

Gure literaturaren eguneratze prozesu luzean hainbat gurutzetak behartu gaituzte harat edo honat jotzera, aldian aldiko alderdikerian, Lizardiren behialako «Bide berriak? Bide guztiak!» zuhur hura ahantzita. Kaletartzeko premiak mendikoa generitzon ororen ukoa ekarri zuen, eta egungotze nahi hori «belar moztu berriaren usaina» ez zuela batere laket esanez formulatu zuen norbaitek. Irakurlea okitua zegoen garoz eta kresalez, gure literaturak lurrin urbanoak behar zituen. Kaletartu ginen noizbait, baina jakin gabe gelditu ginen nolakoa zen, zinez, belar moztu berriaren usaina. Izan ere, gure baserri-literatura guztian hitzaren zehaztasuna falta da, abstrakzio batean jardun zigun, mundu hura zoragarria izan behar zuela besterik ez genuen ikasi. Usainak, hotsak, dastak, koloreak... hau da, naturaren ñabardura guztiak izendatzeko ahalmena duena, «belar moztu eta ez moztu bakoitzaren usaina» zehazki nolakoa den dakiena, Patziku Perurena da. Halako jakinduriaz non esan bailiteke gure ruralismo guztiak deskubritu ezin izan zuen Naturaren kantore handi bat dugula bere obra. Ez ordea jarrera ideologiko edo aldeaurreko hautu baten ondorioz; ez dugu haren lanetan deus aurkituko elaborazio hutsez egina, dena ematen zaigu lehenagoko hausnartze -hitzaren adiera jatorrean- zuhur baten ostean, Perurena zentzumenen poeta delako lehenik, berezko dohain garesti horixe dauka. Bere obra ugarian paisaia ageri zaigu protagonista nagusi, eta ondorioz poetaren bakardadea nabarmentzen da. Honek...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Perurena, Patziku
Egilea(k): Izagirre, Koldo
Argitaratua: Zarautz : Susa, L.G. 2000
Bilduma: XX. mendeko poesia kaierak (Susa)
Generoa / Forma: Poesia
Baliabide digitalak
Helduentzako Literatura
Loturak: Liburuaren bertsio digitala (Susa)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Poesia (Helduentzat) P PER pat Eskuragarri  Maileguan eskatu EK18050061