Omar Nabarro / antologia eta sarrera, Koldo Izagirre
Lauaxetak Artxandatik ikusi nahiago zuen hura, Arestik amorruz madarikatu eta Gandiagak Madrilen deskubrituko zuen hura, alegia, bekatuaren, erdalkeriaren eta zapalketaren hiria, naturaltasun osoan hartzen du Omar Nabarrok espazio poetiko bezala. Berarentzat Arestiren Zorrotzako portuko aleman barkua gaueroko kontua da, eta ulergarria da indar sinboliko berri batez janztea: barkuak, lanaren monotonia ekartzeaz gainera, hilerrirako zama hartu behar du. Poema intimistenetan ere, Bilboren presentzia handi bat sumatzen da, azpiz, Nabarroren poemetan, eta ez bakarrik jokaleku kaletar-industrial gisa. Burdineta handi bat da Bilbo, labe garaien eta kartzelaren arteko hibrido bat, eta itxitura horren barruan zabaltzen dira bihotza sagar mikatz bat bihurtzen duten desarrazoiak, poetak tristuradiak esaten dien horiek. Bilbo ez baita paisaia hutsa, gizakien topaleku ere bada, maitasunezko istripuen ibilbidea eta porrot kolektiboen kon tzientzia. Oroimen historiko horretatik idazten du Omar Nabarrok gure historia salbatu nahian, askatasuna defendatu nahi zuen Burdineta bat ere ukan baitzuen noizbait Bilbo honek. Eta poetak atzartasun batean idazten duenez, sekulan ez dago sortzen dituen mundu poetikoetarik kanpo, hiritartasunean bizi da. Idazketa konprometitua dugu hau, hitzaren zentzurik ederrenean. Historia bizi du egileak, baita poesiaren historia ere. Horregatik darabil errima umorerako eta parodiarako, horregatik profanatzen ditu sonetoak, horregatik eteten ditu hitzak; sorpresa eta...
Egile nagusia: | |
---|---|
Egilea(k): | |
Argitaratua: |
Zarautz :
Susa,
L.G. 2001
|
Bilduma: |
XX. mendeko poesia kaierak (Susa)
|
Generoa / Forma: |
Poesia
Baliabide digitalak Helduentzako Literatura |
Loturak: |
Liburuaren bertsio digitala (Susa) |
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Poesia (Helduentzat) | P NAB oma | Eskuragarri Maileguan eskatu | EK18050066 |