Azala
Liburua Eskuragarri

Juan Kruz Igerabide / antologia eta sarrera, Koldo Izagirre

Lehen, euskara eskolatik kanpo zegoen garaietan, poesia zerabilten gure idazleek haurrak euskaragana zaletzeko, asmo horrekin idatzi zituen Oxobik bere fabula asko, eta ez da kasualitatea Pascual Iturriaga maisu eta pedagogoak ere alegiak moldatu izana. Orain berriz bazter samarrean gelditu dira saio historiko haiek, orain baditugu ipuinlariak, baditugu nobelagileak, baditugu kontalariak, baditugu marrazkilariak... eta horien guztien produkzioa bideratzen duen industria bat ere badaukagu. Hainbesteraino handitu da adin txikikoei zuzenduriko literatura, non aldizkari berezi bat ere sortua den, gurasoen eta irakasleen orientabide. Gure haurrek eta gaztetxoek badute, beraz, jakin-mina non ase eta irudimena non askatu. Baina harrigarria dirudien arren, literaturaren eta hezkuntzaren alor garrantzitsu honetan modu jarraituan jardun duen poeta bakarra daukagu: Juan Kruz Igerabide. Egia da bere obra poetikoa zabalagoa dela, baina hasi berrian helduentzako eginiko poemetan ageri zituen ezaugarri estilistikoak geroztikako haur-lanetan garatu ditu nabarmen, horrexek egin du berezi eta nortasuneko. Kezka moralak eta existentzialak dotoreziaz lantzen jarraituko duela iragartzen digu, nolanahi ere, helduentzako bere azken poema liburuak. Baina beharrik, gaztetxoak helduon literaturaren hainbat lanez jabetu diren moduan goza genezake helduok idazle honek gaztetxoentzako berariaz egiten duen poesiarekin, hain baita estetikoki landua eta gogoetaren ñabardurei emana. Oro har, literat...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Igerabide, Juan Kruz
Egilea(k): Izagirre, Koldo
Argitaratua: Zarautz : Susa, L.G. 2002
Bilduma: XX. mendeko poesia kaierak (Susa)
Generoa / Forma: Poesia
Interneteko baliabidea
Helduentzako Literatura
Loturak: Liburuaren bertsio digitala (Susa)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Poesia (Helduentzat) P IGE jua Eskuragarri  Maileguan eskatu EK18050070