Azala
Liburua Eskuragarri

Juanjo Olasagarre / antologia eta sarrera, Koldo Izagirre

Batzuk euskara aspaldian galdu zen eremukoak direlako, besteak sorterriak eskaintzen ez dien tradizio literariotan nahiago izan dutelako txertatu, eta gehienak euskara batuaren magma handian elikatzen direlako, poeta gutxi daukagu sortu edo bizi den eskualdea hartzen duena sorburu. Sorterriak ez du zertan izan behar, bortxaz, herri-minezko laudorioak eskaintzen zaizkion paradisu galdua, edo pintoreskismoa egiteko aitzakia. Hori, Juanjo Olasagarreri esker dakigu. Olasagarrek bere barnean darama Sakana, eta plano desberdinetan ulertu behar genuke bere eskualdetasuna: lehenik, larrea eta kalea bat egiten duten mundu anitza, bizimodu eta mentalitate tradizionalak modernitatearekin lehian bizi diren jokalekua; bigarrenik, euskalkia dela medio hizkera poetikoa zehaztasun ederrez aberasteko aukera eskaintzen dion mintzaileria; eta hirugarrenik, soziologiak moldatzen duen herri tipo bat, Euskal Herrian aski arrunta eta beste askoren sinbolo izan litekeena, dimentsio erabilgarri batean. Azken plano honek berebiziko garrantzia eduki du gure poetaren obraren garapenean, eskualdea poemetako pertsonaien antzeztoki bilakatu denez. Bi etapa bereiz litezke, izan ere, Juanjo Olasagarrerenean. Lehenean, bere aurreneko liburuari dagokiona, Sakanako errealitate gordinean kokatuagatik ahots propio indartsuz ageri da. Zanpaketarik gabe eta euskaltasun aurrerazale batean bizi nahi eta ezinaren eredu bihurtzen da eskualdea. Errealitate itogarriaren kronikaren eta sentimendu pertsonalen...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Olasagarre, Juanjo
Egilea(k): Izagirre, Koldo
Argitaratua: Zarautz : Susa, L.G. 2002
Bilduma: XX. mendeko poesia kaierak (Susa)
Generoa / Forma: Poesia
Interneteko baliabidea
Helduentzako Literatura
Loturak: Liburuaren bertsio digitala (Susa)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Poesia (Helduentzat) P OLA jua Eskuragarri  Maileguan eskatu EK18050056