Herritarren ahotsak [Interneteko baliabidea - Bideoa] : transmisioa ikasgelan / edukien diseinua eta garapena, Idoia Etxeberria ; aholkularitza pedagogikoa, Aintzane Agirrebeña ; ikus-entzunezkoen edizioa, Iker Ugalde, Haizea Odria Esnal
Belaunaldien arteko transmisioaren etena arazo bilakatu da azken urteotan. Bizimodua aldatu egin da, eta harremanetarako moduak ere bai. Teknologia berriei lotutako gizartean bizi gara, eta hezkuntza ere modernizatu egin beharko da: transmisioa etxeko sukaldetik ikasgelara eramatea da gure asmoa, teknologia berriak erabilita. Bereziki adinekoen testigantzak dira ikasmaterial honen abiapuntua, baina gazteen eta atzerritarren lekukotasunak ere erabili ditugu, www.ahotsak.eus proiektuan jasotakoak. Jorratu ditugun gaiak Euskara eta Literatura irakasgairako dira, ahozkotasuna lantzeko: ahozko testu generoak, ahozko literatura, lagunarteko euskara eta euskararen aberastasuna. Hamabi bideo dira guztira, eta bideo bakoitzak bere proposamen pedagogikoak ditu, DBHko irakasle eta ikasleek egoki iritzitako moduan erabil ditzaketenak. Herriaren ahotik jasoko dituzte gaztetxoek bizipenak eta ahozko komunikazio-moldeen ereduak, ondoren beren galbahetik pasatu, hausnartu eta ahozko jardunak sortzeko.
Egile korporatiboa(k): | ; |
---|---|
Egilea(k): | ; ; |
Argitaratua: |
Eibar :
Badihardugu Euskara Elkartea,
2017
|
Bilduma: |
Ahotsak ikasgelan
EIMA 2.0 edo EIMA Digitala (2015eko deialdia) |
Hezkuntza-etapa: |
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) |
Ikasgaia: |
Euskara eta Literatura |
Gaia: | |
Generoa / Forma: |
EIMAk onetsitako materialak
Curriculumeko baliabideak Bideo didaktikoak Baliabide digitalak |
Loturak: |
Argitaletxearen webgunea "Deskribapenak" material didaktikoa "Narrazioak" - material didaktikoa "Hiru kanta herrikoi" - material didaktikoa "Ipuinak eta txisteak" - material didaktikoa "Kanta tradizionalak eta generoa" - material didaktikoa "Prozesuak" - material didaktikoa Deskargatu "Prozesuak" bideoa Deskargatu "Deskribapenak" bideoa Deskargatu "Narrazioak" bideoa Deskargatu "Hiru kanta herrikoi" Deskargatu "Ipuinak eta txisteak" bideoa Deskargatu "Kanta tradizionalak eta generoa" bideoa |
Adina / Maila: |
DBH, 2. eta 3. mailak |