Joan edukira
Azala
Bideoa

Herritarren ahotsak : transmisioa ikasgelan [Bideoa - Interneteko baliabidea]

Belaunaldien arteko transmisioaren etena arazo bilakatu da azken urteotan. Bizimodua aldatu egin da, eta harremanetarako moduak ere bai. Teknologia berriei lotutako gizartean bizi gara, eta hezkuntza ere modernizatu egin beharko da: transmisioa etxeko sukaldetik ikasgelara eramatea da gure asmoa, teknologia berriak erabilita. Bereziki adinekoen testigantzak dira ikasmaterial honen abiapuntua, baina gazteen eta atzerritarren lekukotasunak ere erabili ditugu, www.ahotsak.eus proiektuan jasotakoak. Jorratu ditugun gaiak Euskara eta Literatura irakasgairako dira, ahozkotasuna lantzeko: ahozko testu generoak, ahozko literatura, lagunarteko euskara eta euskararen aberastasuna. Hamabi bideo dira guztira, eta bideo bakoitzak bere proposamen pedagogikoak ditu, DBHko irakasle eta ikasleek egoki iritzitako moduan erabil ditzaketenak. Herriaren ahotik jasoko dituzte gaztetxoek bizipenak eta ahozko komunikazio-moldeen ereduak, ondoren beren galbahetik pasatu, hausnartu eta ahozko jardunak sortzeko.

Zerrenda:
Egile korporatiboa: EIMA 2.0 (2016ko deialdia) ; Euskal Herriko Ahotsak ; Badihardugu Euskara Elkartea (Eibar)
Beste egile batzuk: Etxeberria Elorza, Idoia ; Ugalde, Iker ; Odria Esnal, Haizea
Argitaratua: Eibar : Badihardugu Euskara Elkartea , 2017
Saila: Ahotsak ikasgelan
Gaia
Generoa / Forma Curriculumeko baliabideak
EIMAk onetsitako materialak
Bideo didaktikoak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Deskargatu "Narrazioak" bideoa
"Narrazioak" - material didaktikoa
Deskargatu "Prozesuak" bideoa
"Prozesuak" - material didaktikoa
Deskargatu "Deskribapenak" bideoa
"Deskribapenak" material didaktikoa
Deskargatu "Ipuinak eta txisteak" bideoa
"Ipuinak eta txisteak" - material didaktikoa
Deskargatu "Kanta tradizionalak eta generoa" bideoa
"Kanta tradizionalak eta generoa" - material didaktikoa
Deskargatu "Hiru kanta herrikoi"
"Hiru kanta herrikoi" - material didaktikoa
Adina / Maila: DBH, 2. eta 3. mailak