Azala
Bideoa Eskuragarri

Herritarren ahotsak [Interneteko baliabidea - Bideoa] : transmisioa ikasgelan / edukien diseinua eta garapena, Idoia Etxeberria ; aholkularitza pedagogikoa, Aintzane Agirrebeña ; ikus-entzunezkoen edizioa, Iker Ugalde, Haizea Odria Esnal

Belaunaldien arteko transmisioaren etena arazo bilakatu da azken urteotan. Bizimodua aldatu egin da, eta harremanetarako moduak ere bai. Teknologia berriei lotutako gizartean bizi gara, eta hezkuntza ere modernizatu egin beharko da: transmisioa etxeko sukaldetik ikasgelara eramatea da gure asmoa, teknologia berriak erabilita. Bereziki adinekoen testigantzak dira ikasmaterial honen abiapuntua, baina gazteen eta atzerritarren lekukotasunak ere erabili ditugu, www.ahotsak.eus proiektuan jasotakoak. Jorratu ditugun gaiak Euskara eta Literatura irakasgairako dira, ahozkotasuna lantzeko: ahozko testu generoak, ahozko literatura, lagunarteko euskara eta euskararen aberastasuna. Hamabi bideo dira guztira, eta bideo bakoitzak bere proposamen pedagogikoak ditu, DBHko irakasle eta ikasleek egoki iritzitako moduan erabil ditzaketenak. Herriaren ahotik jasoko dituzte gaztetxoek bizipenak eta ahozko komunikazio-moldeen ereduak, ondoren beren galbahetik pasatu, hausnartu eta ahozko jardunak sortzeko.

Zerrenda:
Egile korporatiboa(k): Badihardugu Euskara Elkartea (Eibar) ; Euskal Herriko Ahotsak
Egilea(k): Odria Esnal, Haizea ; Etxeberria Elortza, Idoia ; Ugalde, Iker
Argitaratua: Eibar : Badihardugu Euskara Elkartea, 2017
Bilduma: Ahotsak ikasgelan
EIMA 2.0 edo EIMA Digitala (2015eko deialdia)
Hezkuntza-etapa: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH)
Ikasgaia: Euskara eta Literatura
Gaia:
Generoa / Forma: EIMAk onetsitako materialak
Curriculumeko baliabideak
Bideo didaktikoak
Baliabide digitalak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
"Deskribapenak" material didaktikoa
"Narrazioak" - material didaktikoa
"Hiru kanta herrikoi" - material didaktikoa
"Ipuinak eta txisteak" - material didaktikoa
"Kanta tradizionalak eta generoa" - material didaktikoa
"Prozesuak" - material didaktikoa
Deskargatu "Prozesuak" bideoa
Deskargatu "Deskribapenak" bideoa
Deskargatu "Narrazioak" bideoa
Deskargatu "Hiru kanta herrikoi"
Deskargatu "Ipuinak eta txisteak" bideoa
Deskargatu "Kanta tradizionalak eta generoa" bideoa
Adina / Maila: DBH, 2. eta 3. mailak
Aurkibidea:
  • 1.-Narrazioak
  • 2.- Prozesuak
  • 3.-. Deskribapenak
  • 4.- Ipuinak eta txisteak
  • 5.- Kanta tradizionalak eta generoa
  • 6.- Hiru kanta herrikoi