Azala
Liburua Eskuragarri

Hartzaren figura euskal kulturan / Iker Üthürralt Saint-Esteben

Iker Üthürralt gazte xiberotarrak hartzaren sinbolismoaz eskaintzen digu. Santagraztarren ustez, hartza zen gure aitañi zaharra, gure arbaso lehena. Gure mitologian eta gure ihauterian ezinbesteko pertsonaia dugu. Horretaz mintzatzen zaigu Mitikileko irakasle gaztea, plantigradoak euskal alorrean utzitako hatzak aztertuz. Herri guztiek beren animalia totemikoak izan dituzte, eta euskaldunen artean hartza izan da mende luzeetan mirespen eta begirunea jaso dituena. Gure arbasoen gogoan hartzen zen biziaren ametsa eta etengabeko gurpil ibilkaria hobekien islatzen zituena. Neguan lotan gelditzen da bedatsearen aiduru, ama-lur berari agitzen zaion bezala, eta hartza iratzartzean lurra iratzartzen zaigu. Bere loaldi eta iratzartzearekin urte oroz errepikatzen zaigun biziaren zikloa irudikatzen du. Gure hizkuntza izaerarekin batera, biziari buruzko ikuspegi eta ikuskera berezietan sinisteak garatu genituen. Hau da, laburbilduz, irakurriko duzun liburu honen mezua.

Zerrenda:
Egile nagusia: Üthürralt Saint-Esteben, Iker
Argitaratua: Zarautz : Dakit, 2020
Edizioa: 1. argit.
Bilduma: Zer dakit nik? (Dakit) ; 4
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 398.22(466EH) ÜTH har Eskuragarri  Maileguan eskatu EK20100198