Tene Lehiaketa 1998 / Debako Udala
Mutilzaharren arteko despedida bat, ezkon aurreko azken parranda, parada egokia izan daiteke edozein astakeriatarako; horra hor Juan Martin Elexpururen "Despedida" ipuin irabazleak kontatzen diguna, ahozkotasun bizi eta adierazkorrenaren bitartez; Elexpuruk berak idatzia da bigarren saria ere, "Buelta datorrenean" 36ko gerrako pasadizoek errekete zahar baten oroimenean utzitako arrastoa azaltzen diguna, alderdi guztiekiko ulerkortasuna eta idazteko trebezia erakutsiz. "Ezkontza", Xabier Etxaniz Rojorena, umore argi eta maltzurrez konaturiko eztei-eguna da, ustekabez betea eta erritmo zinematografikoz idatzia. Nagore Dorronsoro debarrak sortu du "Orduak arantza-hesian", eta Lorea Arantzeta arrasatearrak eraman du gazteentzako saria, "Askatasunaren errailak" ipuinarekin.
| Egile korporatiboa(k): | Tene Lehiaketa 1998. Deba) ; Deba. Udala |
|---|---|
| Egilea(k): | Elexpuru, Juan Martin 1950-) ; Etxaniz Rojo, Xabier ; Dorronsoro Aizpurua, Nagore ; Arantzeta, Lorea |
| Argitaratua: |
Donostia :
Elkarlanean : Debako Udala,
L.G. 1998
|
| Bilduma: |
Tene Lehiaketa
; 15 |
| Generoa / Forma: |
Helduentzako Literatura
|
Antzeko izenburuak
-
Tene Lehiaketa 2001 / Debako Udala
Argitaratua: (2001) -
Tene Lehiaketa 2003 / Debako Udala
Argitaratua: (2003) -
Tene Lehiaketa 2004 / Debako Udala
Argitaratua: (2004) -
Tene Lehiaketa 2000 / Debako Udala
Argitaratua: (2000) -
Tene lehiaketa 1999 / Debako Udala
Argitaratua: (1999)


