Azala
Liburua Eskuragarri

Tene Lehiaketa 1998 / Debako Udala

Mutilzaharren arteko despedida bat, ezkon aurreko azken parranda, parada egokia izan daiteke edozein astakeriatarako; horra hor Juan Martin Elexpururen "Despedida" ipuin irabazleak kontatzen diguna, ahozkotasun bizi eta adierazkorrenaren bitartez; Elexpuruk berak idatzia da bigarren saria ere, "Buelta datorrenean" 36ko gerrako pasadizoek errekete zahar baten oroimenean utzitako arrastoa azaltzen diguna, alderdi guztiekiko ulerkortasuna eta idazteko trebezia erakutsiz. "Ezkontza", Xabier Etxaniz Rojorena, umore argi eta maltzurrez konaturiko eztei-eguna da, ustekabez betea eta erritmo zinematografikoz idatzia. Nagore Dorronsoro debarrak sortu du "Orduak arantza-hesian", eta Lorea Arantzeta arrasatearrak eraman du gazteentzako saria, "Askatasunaren errailak" ipuinarekin.

Zerrenda:
Egile korporatiboa(k): Tene Lehiaketa 1998. Deba) ; Deba. Udala
Egilea(k): Elexpuru, Juan Martin 1950-) ; Etxaniz Rojo, Xabier ; Dorronsoro Aizpurua, Nagore ; Arantzeta, Lorea
Argitaratua: Donostia : Elkarlanean : Debako Udala, L.G. 1998
Bilduma: Tene Lehiaketa ; 15
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Aurkibidea:
  • Despedida /
  • Juan Martin Elexpuru.
  • .
  • Buelta datorrenean /
  • Juan Martin Elexpuru.
  • .
  • Ezkontza /
  • Xabier Etxaniz Rojo.
  • .
  • Orduak arantza-hesian /
  • Nagore Dorronsoro.
  • .
  • Askatasunaren errailak /
  • Lorea Arantzeta.
  • .