Tene Lehiaketa 1998 / Debako Udala
Mutilzaharren arteko despedida bat, ezkon aurreko azken parranda, parada egokia izan daiteke edozein astakeriatarako; horra hor Juan Martin Elexpururen "Despedida" ipuin irabazleak kontatzen diguna, ahozkotasun bizi eta adierazkorrenaren bitartez; Elexpuruk berak idatzia da bigarren saria ere, "Buelta datorrenean" 36ko gerrako pasadizoek errekete zahar baten oroimenean utzitako arrastoa azaltzen diguna, alderdi guztiekiko ulerkortasuna eta idazteko trebezia erakutsiz. "Ezkontza", Xabier Etxaniz Rojorena, umore argi eta maltzurrez konaturiko eztei-eguna da, ustekabez betea eta erritmo zinematografikoz idatzia. Nagore Dorronsoro debarrak sortu du "Orduak arantza-hesian", eta Lorea Arantzeta arrasatearrak eraman du gazteentzako saria, "Askatasunaren errailak" ipuinarekin.
| Egile korporatiboa(k): | ; |
|---|---|
| Egilea(k): | ; ; ; |
| Argitaratua: |
Donostia :
Elkarlanean : Debako Udala,
L.G. 1998
|
| Bilduma: |
Tene Lehiaketa
; 15 |
| Generoa / Forma: |
Helduentzako Literatura
|


