Tene Lehiaketa 1997 / [Debako Udala]
Telefono erotiko batean elkar ezagutu ondoren aurrez aurreko topaketarako plana egin dute bi lagunek, eta hitzorduaren aurretik kilika eta urduritasuna nahasten dira, gauzak nola bukatuko diren antzeman ezinik; horra Goio Ramosek idatzi eta Tene Mujika lehiaketa honetako 1. saria irabazi duen "103 (itsumustukako zita)" ipuinaren gaia. Zenbait istorio zoritxarreko asmatu eta denak elkarrekin sorta batean kateatu ditu Xabier Etxaniz Rojok, 2. saria eraman duen "Tabakoa txarra da osasunerako" ipuinean, umore beltz berezi eta guztiz freskoa eskainiz. Galbidean doan maitasun-harreman bati eusteko ahaleginak kontatzendizkigu Maite Urkiak, 3. saria bereganatu duen "Apirileko egun urrunak" ipuin eder eta sentiberan. Garai bateko kontakizun klasikoen airea eta horri dagokiion hizkera landu ditu Julen Azpeitiak "Joanes eta zazpi morroiak" istorioan, Debako lehen saria irabaziz; gazteen mailakoa, berriz, Naiara Azpeitiak lortu du "Itxaropen izpi bat" lanarekin.
Zerrenda: