Orixe / antologia eta sarrera, Koldo Izagirre
Euskal Herriak poema nazionala behar zuen. Hori zen Aitzolen eta gerraurreko euskaltzale askoren ustea: finlandiarrek Kalevala daukaten moduan behar genuen guk geure erreferentzia mitikoa oroimen kolektiboan. Hori egiteko, bazen jakintzaz, dohainez eta kemenez hornitutako poeta: Orixe. Hala sortu zuen Euskaldunak poema luzea, agindu nazional baten gisa. Inprimatzeko zegoela gerra piztu zen, eta ez zen argitaratu 1950 arte, Orixek exiliora hartu zuen urtea. Gerora emanen zituen iritzietatik atera liteke gure poeta damutua zegoela Euskaldunak bere gisara ez egina. Eta baluke arrazoirik. Aginduzko obra denez, gora-behera handikoa da, egilea ez dabil eroso eta kutsu aparta duten pasarteek ezin ezkuta ditzaketen ahuluneak ditu, mitoa falta baitu, nazionalismoak behar zuen epika; gerraondoan argitaratu zenez, publikorik gabeko liburua zen. Belaunaldi zaharrekoak hilak edo erbestean sakabanatuak zeuden edo zaharregiak ziren; belaunaldi berrikoek, oraindik ere gaztetxo baina, Euskal Herri kaletar eta gatazkatsu bat ikusi nahi zuten islatua literaturan, eten egin nahi zuten baserriarekiko haria. Gerrak zamatzen zuen guztia. Exiliora jo zuenean Orixek hirurogeita gehiago urte zituen eta obra zabal bat, heldutasunean zegoen idazlea zen. Uste izan zitekeenaz oso bestela ordea, ezin emankorragoa gertatuko zitzaion bere ingurunetik lekutze hori: agindu, aholku eta presatik libre, bere senak eskatzen ziona idatzi ahal izan zuen. Urruntzeak liberatu egin zuen idazlea, eta gutxik uste zuten...
| Egile nagusia: | |
|---|---|
| Egilea(k): | |
| Argitaratua: |
Zarautz :
Susa,
L.G. 2000
|
| Bilduma: |
XX. mendeko poesia kaierak (Susa)
|
| Generoa / Forma: |
Poesia
Baliabide digitalak Helduentzako Literatura |
| Loturak: |
Liburuaren bertsio digitala (Susa) |