Azala
Liburua Eskuragarri

J.A. Artze / antologia eta sarrera, Koldo Izagirre

Poesiazko lehen edizioak bibliofiloen harrotasuna izan dira beti, baina J. A. Artzeren lehen obrak euskaltzale guztiena sortu zuen. Estreinakoz, liburua objektu artistiko bezala ageri zitzaigun, alor anitzeko lanketa batean. Harrotasuna, nazionala izan zen. Abanguarda literaturan sartua genuen plastikaren eta ozentasunaren eskutik; liburua ikusi eta entzuteko eszenario multiplea da, kaligramak eta hotsezko eskulturak eskaintzen zaizkio irakurle aktibo bati. Artzek berbak ontzi ere badirela erakusten digu, barruan sartuta arkitektura miresten ari garela poetak jo egiten du; orduan durundio batek kordokatzen gaitu, hitzaren sustraira garamatza, ia aro aurre-semantikora, hotsera, totelkatze primigeniora. Baina ez da ozentasun hutsa, marrumak kontzeptu bat ezkutatzen duela ohartzen gara, zentzumenak erreskatatu digulako. Artzeren ozendura-jokoek balio sinbolikoa dute, fonosinbolismoa dira. Eta formalismoarekin batera, bi joera nagusi ageri zituen poema testualagoetan: berariaz lizun-zikin eginiko zenbait poema, onustea eta zurrunkeria kolpatzeko probokazio umoretsuak, eta egituraz oso sotilak ziren poema laburretan isuritako lirikotasuna. Joera honi utzi gabe, geroagoko lanetan (Laino guzien azpitik... eta Eta sasi guztien gainetik... obra bakarra bi aletan, Zumetaren irudiekin) poema garatuagoa ematen zaigu egituraz, hala eskatzen zuelako gure historian ironia garratzez egiten zuen sakontzeak. Begi-belarria gehiago lantzen da testutik bertatik, erretorika aberatsagoan. Aro expe...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Artze, J. A. (1939-2018)
Egilea(k): Izagirre, Koldo
Argitaratua: Zarautz : Susa, L.G. 2000
Bilduma: XX. mendeko poesia kaierak (Susa)
Generoa / Forma: Poesia
Baliabide digitalak
Helduentzako Literatura
Loturak: Liburuaren bertsio digitala (Susa)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Poesia (Helduentzat) P ART jaa Eskuragarri  Maileguan eskatu EK18050077