Gabriel Aresti / antologia eta sarrera, Koldo Izagirre
Poesia mailu bat dela esateko ausardia ukan zuen Gabriel Arestik, eta estetika obrerista baten aldekoa dirudien deklarazio honek ikusi batean uste genezakeena baino irakurketa anitzagoa du: mailua lanabesa da eta, ondorioz, poesia tresna da, ez helburu. Bederatzi lerroko poematxo hartan jarri zen estreinakoz euskal poesia poesiari berari buruz hausnarrean, eta hori izan zen Harri eta Herri, ona edo txarra kategorietatik gorago dagoen liburu bat, modu berria zekarrelako: Euskal Herriaren dimentsio urbanoa ere hartu zuen; garbi-mordoilo antinomia gainditu zuen hizkera herrikoi eta aldi berean jaso bat proposatzeko; poesiaren gaiagatik eta estiloagatik garaiko korronteetan txertatu gintuen, eta aurreiritzi klerikaletatik libro ageri zen. Bertute handiegiak dira poemen ederraz edo ederragoaz kezkatzeko. Liburu fundazional guztiak bezala, ikur bilakatu zen, eta esan genezake itzal egiten diola egilearen obra osoari. Gabriel Arestiren poesia soziala bera ere, ordea, harriaren trilogia batean ulertu behar da, eta ez liburu honetako emaitza soil bezala, bere ñabardura eta aberastasun osoan ulertu nahi badugu behintzat. Poesia berri honenganako deia, futurista errusiarren moduan Arestik «mandatua» izendatzen duena, Bilbao maitagarri zikin, langile, erdaldun eta bankario hartatik jaso zuen noski, baina baita euskal poesiak berak eskatuta ere. Gure artean Nietzsche-ren argitan aztertu izanagatik, Manuel Maria poeta galiziarrak Danteren Komedia Jainkotiarra-k eragina dela dioskun...
| Egile nagusia: | |
|---|---|
| Egilea(k): | |
| Argitaratua: |
Zarautz :
Susa,
L.G. 2000
|
| Bilduma: |
XX. mendeko poesia kaierak (Susa)
|
| Generoa / Forma: |
Poesia
Baliabide digitalak Helduentzako Literatura |
| Loturak: |
Liburuaren bertsio digitala (Susa) |
| Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
| Poesia (Helduentzat) | P ARE gab | Eskuragarri Maileguan eskatu | EK18050080 |


