Azala
Liburua Eskuragarri

Amaia Lasa / antologia eta sarrera, Koldo Izagirre

Amaia Lasa heldu zen arte, emakumeak ez zeukan leku propiorik gure literaturan, Erdi Aroko poeta bikain haien oihartzuna baino ez genuen emakumearen ahotsetik. Etxepareren faboreak geneuzkan, eta Oihenarteren ganbera-joko sasilibertinoak, eta Etxahunen aiherkundea. Gero, gure poesia modernoan, emakumea aberriaren motiboetarik bat baino ez zen izan, eta Lauaxetaren «molde frantseseko» zenbait poematan salbu, familiaren euskarri eta kristautasunaren eredu zelako genuen gizonezko zein emakumezkoen kantagai, Miranderen amoran teek hori bera frogatu besterik ez dute egiten: apologetika batean geunden. Ez da harritzekoa, beraz, Amaia Lasak «a e i o u berri bat» asmatu nahi izana, bere lehen poema liburuan dioen bezala. Ezerk ez zion balio, artean egindakotik. Dena zeukan zerotik eraiki beharra. Zentzu horretan, Amaia Lasaren poesia fundazionala da, gerora garatu den emakumezkoen literatura baten aldarria, laudorio faltsu guztien dekoratua suntsitzeko behar zen aurreneko mailukada. Bera da gure literaturaren lehen emakumea, berak dakarrelako lehenengoz emakumea gure letretara. Maitasuna oso herabe kantatu izan genuen, haragiaren poztasunetik urrun, ahalke bagina bezala geure frustrazioa aitortzeko; emakumeak iraultza bat ekarri zuen maitasunaren aldarrian, sexuaren obsesioa estaltzen zuten era guztietako sentimentalkeriei, hain zuzen, bihotza kontrajarri zielako. Gure uzkurtasunean platonismotik gordinkeriara genbiltzan, eta Amaia Lasak gordintasuna dakar, beldurrik gabe em...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Lasa Alegría, Amaia
Egilea(k): Izagirre, Koldo
Argitaratua: Zarautz : Susa, L.G. 2001
Bilduma: XX. mendeko poesia kaierak (Susa)
Generoa / Forma: Poesia
Baliabide digitalak
Helduentzako Literatura
Loturak: Liburuaren bertsio digitala (Susa)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Poesia (Helduentzat) P LAS ama Eskuragarri  Maileguan eskatu EK18050079