Azala
Liburua Eskuragarri

Luis Berrizbeitia / antologia eta sarrera, Koldo Izagirre

Mutil gaztea miaka ari da liburudendako apaletan, eta ezustean, preso altxa berri duten auzo herriko idazle ospeko baten lehen liburua topatzen du eskuak. Huraxe erosten du, eta etxerakoan Izuen gordelekuetan barrena irakurtzen hasten da trenean. «Lehen aldiz izan zen enetako euskaraz irakurtzea ariketa barik gozamen eta dardara. Zor haundia da hori, eta nekez berdinduko dudana», diosku Luis Berrizbeitiak. Anekdota honetan badago, jakina, idazle urrunduarekiko omenalditik, baina baita euskal literaturaganako atxikimendua ere. Alegia, euskal idazlegaiaren edertasun gosea, neurri batean bederen, beste euskal idazle baten lanak ase dezakeela baieztatzen digu Berrizbeitiak. Harreman hau ez da ordea gertatzen goitik beherantz, ez da idazle nagusiak hasiberriari damaiokeen itzala. Badago Sarrionandiarenetik Berrizbeitiagan, atzeman liteke oihartzunik, baina ez mailegu gisan, baizik gustu eta zaletasun mailan. Euskal poesian joerak daude, eta buruaskiak dira. Poeta batek beste poeta batengana garamatza, baina ez da hartan amaitzen haren mundu erreferentziala. Berrizbeitiaren poesian ageri den irudien dotorezia, tonuaren oreka, unibertsaltasun gogoa eta tradizio kultuaren eta koblakaritzaren baliatzea iturri ani tzi zor dio, bere talentuari bezainbat. Eta halako moldez non esan lite keen historia egiten duela, gure literaturan izan ez genituen poemak ber-sortzen dituela, eta bidenabar jaso eta duindu egiten du aurreko tradizio guztia, literaturaren historia behintzat historia bera f...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Berrizbeitia, Luis
Egilea(k): Izagirre, Koldo
Argitaratua: Zarautz : Susa, L.G. 2000
Bilduma: XX. mendeko poesia kaierak (Susa)
Generoa / Forma: Poesia
Baliabide digitalak
Helduentzako Literatura
Loturak: Liburuaren bertsio digitala (Susa)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Poesia (Helduentzat) P BER lui Eskuragarri  Maileguan eskatu EK18050058