Azala
Liburua Eskuragarri

Joxe Austin Arrieta / antologia eta sarrera, Koldo Izagirre

Poesiarekiko harremanen ondorio izatea da, neurri batean, Joxe Austin Arrietak eskaini digun poesia berezi egiten duena. Tituluek adierazten duten bezala («neurtitz neurgabeak» / «bertso-paper printzatuak» / «graffitien ganbara»...), Arrietak jarrera apala hartzen du bere liburuekiko, poesia ideal baten arrastoan balebil bezala edo ahalke bailitzan eredu gorentzat dauzkanen alderako. Juan Mari Lekuonak esana du poesiari egiten dion omenaldia ere badela, autore honen jardun poetikoa. Arrietaren poesiak oihartzun asko dakartza, baina ez asmo kultista batean. Poeta honen inter-testualitateari ezin zehazkiago zeritzon Lekuonak berak «intra-literatura», testu berrian txertatzen dituelako bere tradiziotik, herritik nahiz kultutik, jasotako edertasunak. Esan liteke klitxe literario berriak sortu nahi dituela, unibertsal egin nahi dituela gure poeta zaharrak. Eta hain ohartua da hautu hori non Arrietak ez baititu besterenak hain ohikoa den titulu azpirako edo bariaziorako ai tzakia gisa erabiltzen, poemaren beraren gorputzera ekartzen ditu, eta beti ere bereak ez dituela ulertzeko moduan, era esplizitoan maiz. Azken liburuan, bestalde, omenaldi hori poeta garaikideetara zabaldu du nabarmen. Poesiaren poesia ote dugu hau? Ez noski. Omenaldi hori gomita da, erakustegi, kitzikagarri. Ez besterik. Gure ondarearen barruan kokatzen da poeta, haren zordun deklaratzen da, eta ahalegina egiten du euskal literatura mundu erreferentzial baliagarri bat izan dadin. Poesia funtzional bat proposatz...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Arrieta, Joxe Austin
Egilea(k): Izagirre, Koldo
Argitaratua: Zarautz : Susa, L.G. 2001
Bilduma: XX. mendeko poesia kaierak (Susa)
Generoa / Forma: Poesia
Baliabide digitalak
Helduentzako Literatura
Loturak: Liburuaren bertsio digitala (Susa)

Antzeko izenburuak