Azala
Liburua Eskuragarri

Iokin Zaitegi / antologia eta sarrera, Koldo Izagirre

Iokin Zaitegi bizitzan zer izan den galdetzen dio Iokin Zaitegiri Jose Mari Velez de Mendizabalek, hari buruzko biografia bikainean. «Kixote bat», erantzuna. Ez dago harrotasunik autoizengoitian, bakardadean jardun behar izan duenaren hasperena da. Adore berezikoa izan behar, inondik ere, burutu zuena burutzeko ahalmena ukan zuen pertsona: Zaitegiri zor diogu nolabaiteko hari bat luzatu izana gure literaturan gerraurretik hirurogeikadan lehertuko zen modernotasuneraino. Euzko-Gogoa aldizkarian (Guatemala, 1950 - Miarritze, 1959) Lizardiri buruzkoak argitaratzen ziren, baina ez nostalgiaz, ikuspegi kritikoz baizik; gerrak «zintzilik» utzitako idazleak letretaratu ziren ostera, Mitxelena eta Etxaniz kasu; bertan bildu ziren Orixe klasikoa eta Mirande berrizalea; Otsalarren belaunaldiak hara bidali zituen bere lehen lanak... Euzko-Gogoa, euskal literaturak inoiz ezagutu duen adierazpen esparrurik libreena, gure poesia modernoaren ataria, Iokin Zaitegik sortu eta kudeatu zuen. Honetan eta poeta garaikideen eta antzinako idazle grekoen itzulpenean egin zuen lan eskergak euskaltzale ospe handia eman zion Arrasateko Kixoteari, horrek ekarri du gure kulturaren historiaren goi mailara. Poeta, ahantzi egin da. Poeta ere bai baitzen, 1934ko Olerti Eguneko lehiaketa irabazi zuen Iokin Zaitegi hura. Eta geroagokoa ere bai. Beti erbestean idatzi zuen poesia Zaitegik. Gazte zelarik ere, ikasketak amaitzen ari zen Belgikatik igorri zizkion bere zirriborroak Lizardiri. «Olerkari-arnasa...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Zaitegi eta Plazaola, Iokin (1906-1979)
Egilea(k): Izagirre, Koldo
Argitaratua: Zarautz : Susa, L.G. 2000
Bilduma: XX. mendeko poesia kaierak (Susa)
Generoa / Forma: Poesia
Baliabide digitalak
Helduentzako Literatura
Loturak: Liburuaren bertsio digitala (Susa)

Antzeko izenburuak