Kalko okerrak / Juan Garzia Garmendia
"Kalko okerrak" du izena eskuetan duzun honek. Azken urteotan euskararen mugarri gertatu den "Joskera lantegi" (1997) liburuaren egile den Juan Garzia Garmendia gramatikari eta Ikasmaterialen Aholku batzordeko kide ere denak atondu du. Egile nagusia bera izanik ere, jende askoren ekarpenak jaso ditu lan horrek bere ibili luzean. Lehenik eta batez ere, Ikasmaterialen Aholku-batzordeko kideenak; baina baita beste askorenak ere. Idazle askoren ustea da euskarak azken urteotan hartua duen erronkarik handiena estiloarekin zerikusi zuzenagoa duten aukerak urratzean dagoela. Hortik jo du Juan Garziak. Kontaktuan dauden hizkuntzen arteko dialektikan sortzen diren interferentzien eta kalkoen inguruko sarrera teoriko labur baten ondoren, perpausen barruko elementuen kalkoak eta perpausetik goragoko kalko jakin batzuen azterketa praktikoaz dihardu.
Egile nagusia: | |
---|---|
Egile korporatiboa(k): | ; ; |
Argitaratua: |
Vitoria-Gasteiz
: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia,
2005
|
Edizioa: | 1. argit. |
Bilduma: |
Euskara Zerbitzua. Hizkuntza Prestakuntza (Hezkuntza Saila)
; 12 Estilo-liburua (EIMA) ; 2 |
Gaia: | |
Generoa / Forma: |
Baliabide digitalak
Monografiak |
Loturak: |
Materialaren kokapena Sailaren webgunean Ikus digitalizatutako alea (EIMA Katalogoa) Argitaletxearen webgunea |