Azala
Liburua Eskuragarri

Zientzia eta teknikarako euskara [Interneteko baliabidea] : zenbait hizkuntza-baliabide / Martxel Ensunza, Jose Ramon Etxebarria, Jazinto Iturbe

Geure hizkuntzaren erabilerari dagokionez, berandu samar iritsi gara euskaldunok irakaskuntzaren eta ikerkuntzaren arloetara -gure inguruko hizkuntza ofizialetako hiztunak baino beranduago, behintzat-, eta ondorioz, pauso hori ematen hasi garenean, inguruko hizkuntzetan gaindituta eta ebatzita zeuzkaten arazo praktiko batzuekin egin dugu topo. Horregatik ez da harritzekoa, euskararen erabilerari dagokionez zientzia eta teknikaren arloan atzeratu samar ibiltzea, eta gehienetan gure inguruko hizkuntzek aspaldi urratutako bideetan barrena guk geuk gaur egun hasieratik bertatik abiatu behar izatea. Hasieratik bertatik, garbi utzi nahi genuke geure helburua: liburua idaztean helburu pedagogiko-praktikoak izan ditugu; alegia, ikuspuntu pedagogikoari eman diogu lehentasuna, ikerkuntza eta berrikuntzari eman ordez. Bestela esanda, zientzia eta teknika euskaraz egunero lantzen ari diren ikasle, irakasle eta ikertzaileak izan ditugu gogoan, eta horien lana euskaraz egokiro egiteko lagungarriak eskaintzeko asmoz, horientzako lan-tresna erabilgarria eta praktikoa prestatu nahi izan dugu.

Zerrenda:
Egile nagusia: Ensunza, Martxel
Erakunde egilea: Udako Euskal Unibertsitatea
Egilea(k): Etxebarria, Jose Ramon ; Iturbe, Jazinto
Argitaratua: Bilbo : Udako Euskal Unibertsitatea, L.G. 2002
Gaia:
Generoa / Forma: Interneteko baliabidea
Monografiak
Loturak: Liburuaren bertsio digitala (Buruxkak)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 811.361'276 ENS zie Eskuragarri  Maileguan eskatu EK20010155