Azala
Liburua Eskuragarri

Letra larriak erabiltzeko irizpideak / Alfontso Mujika

Duela lau urte ekin zion Hezkuntza, Unibertsitate eta IkerketaSailak, EIMA programaren ildotik, noizbait estilo-liburu izen osoa merezitzeko moduan izango den proiektuari. Pixkana-pixkana, arazoak eta gramatika-katramilak ez baitira koxkarik gabeak, Ikasmaterialen Aholku Batzordea tinko ari da hura taxutzen, itxuratzen, moldatzen eta apailatzen. Joxe Ramon Zubimendiren "Ortotipografia" liburukia izan zen lehena, 2004an. Handik gutxira, 2005ean, Juan Garziaren "Kalko okerrak" eta Elhuyar Fundazioko koordinatzaileekin talde-lanean eginiko "Onomastika" liburukiak atondu ziren. Liburuki horiek paper-euskarrian atera ziren lehen pausoan. Tresneria berriak eskaintzen dituen erraztasunak bitarteko, berehala jarri ziren Interneten ere, Sailaren webgunean. Denbora-tarte luzeagoa behar izan da esku artean duzun Alfontso Mujikaren "Letra larriak erabiltzeko irizpideak" izeneko hau atontzeko. Bidean datoz, bestalde, beste liburuki batzuk. Ea horiek ere azkar hartzen duten moldiztegi-arrastoa eta kalean ikusten ditugun laster. Euskaraz irakasten duten milaka maisu-maistrei, euskal ikasliburuen sortzaile-prestatzaileei eta alor horretan diharduten argitaletxeei lagundu nahirik kaleratzen ditugu letra larriak erabiltzeko irizpideok

Zerrenda:
Egile nagusia: Mujika, Alfontso
Egile korporatiboa(k): Euskadi. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila. ; Euskadi. Argitalpen Zerbitzu Nagusia ; Ikasmaterialen Aholku Batzordea
Argitaratua: Vitoria-Gasteiz : Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 2008
Edizioa: 1. argit.
Bilduma: Euskara Zerbitzua. Hizkuntza Prestakuntza (Hezkuntza Saila) ; 17
Estilo-liburua (EIMA) ; 4
Gaia:
Generoa / Forma: Baliabide digitalak
Monografiak
Loturak: Materialaren kokapena Sailaren webgunean
Ikus digitalizatutako alea (EIMA Katalogoa)
Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia [INF] 811.361'354 MUJ let Mailegaezina IRALE17100397
Monografia [KAL] 811.361'354 MUJ let Mailegaezina IRALE17100396
Monografia [EGU] 811.361'354 MUJ let Mailegaezina IRALE17100395
Monografia [TOP] 811.361'354 MUJ let Mailegaezina IRALE17100394
Monografia [IRA2]811.361'354 MUJ let Mailegaezina IRALE17100285
Monografia [IRA1]811.361'354 MUJ let Mailegaezina IRALE17100251
Monografia 811.361'354 MUJ let Eskuragarri  Maileguan eskatu 1011958
Monografia 811.361'354 MUJ let Eskuragarri  Maileguan eskatu 1011957