Azala
Liburua Eskuragarri

Ahoskera / Andres Alberdi

Urteak behar izan dira liburuxka hau begiz jo, lehen idazkera eman,eztabaidatu, adostu, ondu eta, dagozkion oniritziez, argitara emateko. Izango da bazterretan, seguru, hau baino arinago burututako lanik. Denbora eta atzera-aurrera horiek amaitu dira, ordea, eta kalera dator azkenik Andres Alberdiren "Ahoskera" liburuxka. Lan txikia da oraingo hau hedaduraz. Aldiz, zabala eta sakona dugu mamiz: zabala, sakona eta korapilatsua. Pragako zirkuluaren (bertako lerro baten: batez ere Mathesius-en eta Boruslav Havránek-en) mendeko eta oinordeko gara funtsean, eta aparteko zirrara eragiten digu orain ere oinbiko gehienoi, arlote edo jantzi, letrazko hizkuntzak: batez ere estandarizatutako idazkera jasoak. Kosta egiten zaigu gogoratzea, behar baino gehiagotan, hitzezko komunikazio-ekintza dela mintzoa. Hala dela jatorriz eta hala dugula orain ere, nagusiki, solaskideon eguneroko jardunean. Ahozko jardunhorrek ere bere arauak (arau multzo bihurriak, aski kontestualizatuak) ditu. Kontestu horietariko batean, eskolan, berezko-edo dute hiztun elkarte garatuek hartarako ahoskera molde bateratu antzeko bat. Ikasleei ezagutza formalak transmititzeko orduan lagungarri gertatu ohi da, eragozpen baino gehiago, irakasle gehienek ahoskera landu moduko horretan jardutea. Sarri baliatzen dira ahoskera landu horretaz, modu erreferentzialean besterik ez bada ere, han-hemengo irakasleak eta, adinbatetik gora, ikasleak.

Zerrenda:
Egile nagusia: Alberdi, Andres
Egile korporatiboa(k): Euskadi. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila ; Euskadi. Argitalpen Zerbitzu Nagusia ; Ikasmaterialen Aholku Batzordea
Argitaratua: Vitoria-Gasteiz : Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 2014
Edizioa: 1. argit.
Bilduma: Euskara Zerbitzua. Hizkuntza Prestakuntza (Hezkuntza Saila) ; 25
Estilo-liburua (EIMA) ; 9
Gaia:
Generoa / Forma: Baliabide digitalak
Monografiak
Loturak: Ikus digitalizatutako alea (EIMA Katalogoa)
Materialaren kokapena Sailaren webgunean
Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia [INF] 811.361'342.4 ALB aho Mailegaezina IRALE17100405
Monografia [KAL] 811.361'342.4 ALB aho Mailegaezina IRALE17100404
Monografia [TOP] 811.361'342.4 ALB aho Mailegaezina IRALE17100379
Monografia [EGU] 811.361'342.4 ALB aho Mailegaezina IRALE17100355
Monografia [IRA2] 811.361'342.4 ALB aho Mailegaezina IRALE17100284
Monografia [IRA1] 811.361'342.4 ALB aho Mailegaezina IRALE17100253
Monografia 811.361'342.4 ALB aho Eskuragarri  Maileguan eskatu EK14121779
Monografia 811.361'342.4 ALB aho Eskuragarri  Maileguan eskatu EK14121778