Harria mundu, mundua harri / Iñaki Perurena
Kontu kontari eta bertso kantari datorkigu Iñaki Perurena liburu honetan. Harriaren aitzakian -edo, hobeto esan, harria lagun duela-, mundurik mundu ibiltzeko aukera izan du Perurenak, Euskal Herriko bazter ia guztietan eta mundu zabaleko kontinente ia guztietan. Nola pasadizo xelebreak hala une hunkigarriak, orotariko bizipenak izan ditu Iñakik bere ibilera horietan, eta liburu honetara jaso nahi izan ditu arrazoiren batengatik edo besterengatik gogoangarri gertatu zaizkionak. Berrogeita hamabost pasarte dira denera hemen jasoak. Unean uneko xehetasunen berri ematen digu aurrena Perurenak, hitz lauz; gero, bertso bidez ematen dio errematea. Liburu hau, ordea, ez da Leitzako indartsuaren beste erakustaldi bat, Perurenak ez baitu oraingo honetan ezein marka hausteko asmorik. Aitzitik, harririk mundu eta mundurik harri dabilela izan dituen bizipenen arrastoa uztea beste helbururik gabe osatu du Iñakik liburu hau, bertsoa duelarik oraingo honetan harri.
Egile nagusia: | Perurena, Iñaki |
---|---|
Argitaratua: |
Irun
: Alberdania
, L.G. 2001
|
Bilduma: |
Zerberri (Alberdania)
; 22 |
Generoa / Forma: |
Poesia
Helduentzako Literatura |
Antzeko izenburuak
-
Harry Potter eta sorgin-harria / J.K. Rowling ; itzultzailea, Iñaki Mendiguren
nork: Rowling, J. K.
Argitaratua: (2011) -
Harry Potter eta sorgin-harria / J. K. Rowling ; itzultzailea, Iñaki Mendiguren
nork: Rowling, J.K.
Argitaratua: (2004) -
Iñaki Perurena : harria bidelagun / Fermin Erbiti
nork: Perurena, Iñaki
Argitaratua: (2024) -
Harry Potter eta sorgin-harria / J. K. Rowling ; itzultzailea, Iñaki Mendiguren ; testuaren berrikusketa, Maialen Berasategi Catalán, Julen Gabiria eta Iñaki Mendiguren
nork: Rowling, J. K.
Argitaratua: (2023) -
Errolanen harria / Patxi Zabaleta
nork: Zabaleta, Patxi
Argitaratua: (1998)