Harri eta herri / Gabriel Aresti
Liburu honekin zabaldu zuen Gabriel Arestik "harriaren poesia" deitua. 1963 urtean "Orixe saria" jaso zuen poesia sorta honek, eta hurrengo urtean egin zen lehenengo argitaraldia. Eragin bikaina izango zuen "Harri eta Herri" honek gure literaturan eta, orohar, kultur mugimenduan. Baina utz diezaiogun egileari berari liburuaren aurkezpena egiten. 1964ko urte berean "Lengo eta oraingo euskal poesia erritarra" gaiaz hitzaldi bat irakurri zuen, bizkaieraz, Ondarroan. "Gaurko poesia erritarrean bereizkuntza bat egin gura dot.Bi poesi-klase diferente dagoz, erriaren agoan bizi dana, eta erriaren agorako egiten dana. (...) Orain atera dot liburu bat, Zarauzko Itxaropenak publikatu deustana. Poesia asko eskribitu dot (...) jenteak kantatu dagizan konponduak. Ejenplo bi jarriko ditut. Lenengoa triki-trixaren soñuagaz: "Martxoko oilar gorria..." Bestea Santa Agedako bozean: "Itsasaldean izarra..." Neure liburu orretan, gauza bi defenditu ditut, egia eta nire sorterria, gauza bi orreikatik griña bizi bat sentitzen dot. Onela kantatu neutsan egiari: "Egia bat esateagatik..." Eta honela kantatu neutsan nire sorterriari: "Nire aitaren etxea defendituko dut..." [Txomin Agirreri Ondarroan egindako gorazarrean Gabriel Arestik 1964garren urtean irakurritako hitzalditik]
Egile nagusia: | |
---|---|
Egile korporatiboa(k): | ; |
Argitaratua: |
[Zarautz] ; [Bilbo]
: Susa : Udala : Bizkaiko Foru Aldundia,
1986
|
Edizioa: | 1. argit. |
Bilduma: |
Gabriel Arestiren literatur lanak (Susa)
; 2 |
Generoa / Forma: |
Poesia
Helduentzako Literatura Baliabide digitalak |
Loturak: |
Liburuaren bertsio digitala |
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Poesia (Helduentzat) | P ARE har | Eskuragarri Maileguan eskatu | 1014044 |