Ospitalekoak / Mikel Antza
Mikel Antzak bi ipuin liburu eta antzerki obra bat argitaratu zituen 80etan, baita zenbait itzulpen ere: Peter Handke, Daniil Kharms, Paul Eluard... edo Jean Geneten bi pieza garratz. Hogeitaka urte geroago ondu zuen bere lehendabiziko nobela, Fresnes espetxean idatzitako hau. Preso bat neskalagunari idazten ari zaio kartzela-ospitaletik, egoera hain makurrera nola iritsi den azaltzen, kontakizunak aurrera egin ahala gertakari estrainio eta ezustekoen kate bat bihurtzeraino. Oroitzapen eta sentiera barnekoiz bustitako eleberria duzu, gatibutasunari buruzko kronika zorrotz trenkatua, orobat ihes eta libertate desiraren aldarria.
Zerrenda:
Egile nagusia: | |
---|---|
Argitaratua: |
Zarautz :
Susa,
L.G. 2010
|
Bilduma: |
Narratiba (Susa)
; 85 |
Generoa / Forma: |
Helduentzako Literatura
Baliabide digitalak |
Loturak: |
Liburuaren bertsio digitala (Susa) |
![](/vufind/themes/bootstrap3/images/icons/by-sa.jpg)
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Narratiba (Helduentzat) | N ANT osp | Eskuragarri Maileguan eskatu | 1018660 |