Odolaren usaina / Mikel Antza
"Odolaren usaina", Mikel Antzaren bigarren ipuin bilduma hau, gaurko euskal narratibaren panoraman leku berezia betetzera dator. Egile beraren lehen bilduman erakutsitako narraziorako indar eta dohaiak heldutasun osoz azaltzen zaizkigu honakoan. Hiztegiaren hautapen selektibo eta efektista batez giro bereziko perla bitxiak lortzen ditu, ipuin bakoitza unibertso perfekto eta oso bihurtuz bere baitan. Baina aldi berean ipuin guztiak elkartzen dituen lokarri sendoa ere bada, harri landu bakoitzaren edertasunari liburu osoaren batasunaren dotorezia erantsiz. Izenburuak iradokitzen digunez, gogortasuna nahiz keria da liburuaren ardatza. Izan ere, ipuin bakoitza nolabaiteko bortxa agerpen baten erakusketa dugu. Erakusketa kosmopolita gainera: badira Parisen kokatuak, Perun, Estatu Batuetan... eta ez da falta hemengo eta gaurko egoerari lotutako ipuina, liburu osoari izena ematen diona. Ipuinetako bakoitza benetako gertaera batean oinarritua da, eta oharren bidez ematen zaigu gertaeraren berri. Ikuspegi aniztasuna biribiltzeko, gaiaren trataera umoretsua eskainiko digu beste zenbait kontakizun laburretan, umorearen erregistro desberdinei zukua atereaz.
Egile nagusia: | |
---|---|
Argitaratua: |
Zarautz : Iruñea : Larrabetzu :
Susa,
L.G. 2007
|
Edizioa: | 2. ed. |
Bilduma: |
Narratiba (Susa)
; 1 |
Generoa / Forma: |
Helduentzako Literatura
Baliabide digitalak |
Loturak: |
Liburuaren bertsio digitala (Susa) |
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Narratiba (Helduentzat) | N ANT odo | Eskuragarri Maileguan eskatu | EK20090231 |