Azala
Liburua Eskuragarri

Atzerri / Mikel Antza

Idazle batek beste bati kartzelatik ihes egiten lagundu dionez geroztik atzerrian bizi da, lanbiderik gabe, herritik urrun, lehen jori sortzen zitzaizkion istorioak asmatzeko ezindurik. Zalantzez estututa dabil: gerraren erdian nola jarraitu idazten, zertaz idatzi beste batzuek dena ematen diharduten artean?; nori esango dio literatura borroka egiteko tresna bat dela, berak ere hori argi ikusten ez duen unean? Halatan, bere bizitza noratuko duen erabakia hartzeko premiaz konturatuko da: idatzi edo gudukan jarraitu, luma edo ezpata. Mikel Antzak, bigarren nobela honetan, idazle berri bat deskubrituko du: bere baitan isil eta gordean ibilitakoa, behinola ihes egin zuena eta ordutik itzultzeko ahaleginean ari dena.

Zerrenda:
Egile nagusia: Antza, Mikel
Argitaratua: Zarautz : Susa, L.G. 2012
Bilduma: Narratiba (Susa) ; 98
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Interneteko baliabidea
Loturak: Liburuaren bertsio digitala (Susa)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Narratiba (Helduentzat) N ANT atz Eskuragarri  Maileguan eskatu EK13010009