Azala
Liburua Mailegatua

Arroz urez / Mikel Antza

Hamasei ataletan osatu du Mikel Antzak kontakizun pertsonal hau, bere bizitzaz bezainbeste herri honen azken hamarkadetako min eta pozez. Euskadi Ta Askatasuna erakundearen sorrera eta amaiera kontatzen zaizkigu saio literario honetan; edo, behintzat, sorrera eta amaiera bana, autorearen bizitzari lotuak. Introspekzio ariketa baten bidez, Txabi Etxebarrietarekin hasi eta tia Luzirekin bukatzen du Mikel Antzak idatzi pertsonal hau; tartean, beste hamaika izen esanguratsu, oihartzunezko edo ezezaguni lekua egiten die gure herriaren historian. Hasieraren eta bukaeraren muturrak lotzeko hari gidaria da Burgosko Auzia, mende erdi igaro den honetan autoreak auzipetuetako zenbait elkarrizketatu baititu, eta haien testigantzak kontakizunaren atzeko oihala osatzeko moduan josi. Eta, lerroartean arroz urez idatziak, gure herrian ikusezin gorde behar izan direnak agerian geratuko dira.

Zerrenda:
Egile nagusia: Antza, Mikel
Argitaratua: Tafalla : Txalaparta, 2021
Edizioa: 1. argit.
Bilduma: Amaiur (Txalaparta)
Gaia
Generoa / Forma Monografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea

Internet

Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Saiakera S ANT arr MailegatuaNoiz arte EK21030196