Bide desbideratuak : literatura eta arte garaikideen inguruko ikerketa feministak / [sarrera] Irati Majuelo Itoiz, Ibon Egaña Etxeberria (argtz.) ; [artikuluen egileak] Garazi Ansa Arbelaiz ... [et al.] ; [hizkuntza-zuzenketen arduraduna, Ander Altuna Gabiola]
Liburu honetan aurkituko dituzun artistak, testuak, biografiak, artxiboak, iruditeriak eta gorputzak desbideratuak dira. Ez dira historiaren eta sorkuntzaren erdiko bide ezagunetan ibili, baina bidea egin dute guganaino. Ezkutuan izan arren, ezohikoak izan arren, ikertuak izan ez arren gure historiaren parte dira eta merezi dute gure imajinarioan lekua izatea. Euskal artearen eta literaturaren historiek zein ikerketek bigarren planoan edo ahaztuta utzi duten hori lehen lerrora ekartzea da lan honen asmoa, eta bestelako kontakizun batzuk, beste irakurketa batzuk, beste historiografia batzuk proposatzea. Bilduma honetan aztergai diren idazle eta artistak sortzaile kanonikoen figurez bestela ulertu dira, baita haien sorkuntzak ere, eta, beraz, molde arruntetatik haragoko metodologiak eta irakurketa-proposamenak eskatzen dituzte, bidean ahaztu nahi ez baditugu. Afektuaren teorietatik, espazioaren inguruko ikerketetatik, queer begiradatik edo egiletasuna aztertu duten metodologietatik heltzen diote liburu honetako artikuluek artearen eta literaturaren ikerketari. Bide horiek ibiliz, hemen proposatzen diren irakurketak literaturaren eta arteen inguruko kontakizun nagusiak ezbaian jartzera datoz, eta baita bestelako genealogia batzuetarako abiapuntuak eskaintzera ere.
| Egilea(k): | ; ; ; ; ; ; ; ; ; |
|---|---|
| Argitaratua: |
Bilbo :
Udako Euskal Unibertsitatea,
LG. 2025
|
| Gaia: | |
| Generoa / Forma: |
Monografiak
|
| Loturak: |
Ikus aurkibidea argitaratzailearen webgunean |


