Azala
Liburua Mailegatua

Kimu berriak euskal hizkuntzalaritzan / Alazne Arriortua (argtz.) ... [et al.] ; [artikuluen egileak] Irati Urreta Elizegi ... [et al.] ; [hizkuntza-zuzenketen arduraduna, Ander Altuna Gabiola]

2021eko Hizkuntzalari Euskaldunen V. Topaketa hura antolatzea otu zitzaigunean, helburu argia genuen: azken urteetan gaur egungo euskararen ikerketari ekin zioten ikertzaile gazte horiei plaza eskaintzea. Horietako zenbait euren ikerketaren lehen emaitzak kanpoan aurkezten hasiak ziren gainera, eta Euskal Herrian bertan aurkezteko bidea eman nahi genien, beste alorretako jendea ere ezagutu, iritziak partekatu, harremanak estutu eta, finean, euskal hizkuntzalarien komunitatea saretzea xede. Argitalpen honekin lan horretan sakontzea da gure asmoa, hots, Euskal Hizkuntzalaritzako kimu berriei ahotsa eman, haien ikerketa Euskal Hizkuntzalarion artean zabaldu eta eztabaidagune bat elikatzea. Sei ekarpen biltzen ditu liburu honek, euskal hizkuntzalaritzaren hainbat arlo gaitzat hartzen dituztenak: fonologia, bariazionismoa, itzulpengintza, psikolinguistika eta sintaxia, hain zuzen.

Zerrenda:
Erakunde egilea: Udako Euskal Unibertsitatea
Egilea(k): Arriortua, Alazne ; Lizardi Ituarte, Aitor ; Monforte, Sergio ; Vela-Plo, Laura ; Urreta Elizegi, Irati ; Artzelus Muxika, Alex ; García-Palomino, Azler ; Etxeberria Ramírez, Isabel ; Martínez de la Hidalga Malla, Gillen ; Zawiszewski, Adam ; Laka, Itziar ; Duguine Haristoy, Maia ; Altuna, Ander
Argitaratua: Bilbo : Udako Euskal Unibertsitatea, L.G. 2022
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 81:57 kim Mailegatua  Maileguan eskatu EK23010105