Ez dadin bizitza eten / Miren Aranguren, Monika Mendiberri, Ainara Santamaria
Zaintza lanetan inplikatuta dauden norbanakoei entzunda Emagin Elkartean egindako lanetik abiatuta, azken urteotan mugimendu feministaren aldarrien erdigunean egon den gaiaz hausnartu dute hiru autoreek. Betiere, askotariko faktoreak kontuan hartuz eta bi ardatz hauen arabera: ikuspegi feminista eta ezagutza kokatua. Izan ere, zaintzaren inguruan sortzen den bereizkeriatik eta gorputzetik ez bada, kamutsa izanen da hartaz esaten dena. Egungo ereduak dituen mugak eta geruzak agertzean eta haren konplexutasuna ulertzean, lanen banaketa desorekatua gainditu eta bizitza erdigunean kokatuko duen gizarte antolaketa bat osatzeko bidean has gaitezke, ez dadin inoren bizitza eten. Alta, helburu horrek errotiko aldaketak egitea eskatzen du, gure mundu ikuskera beste era batera definitzea. Horretarako, ezinbestekoa izanen da gaur garena baino zaurgarriago, elkarren mendekoago eta eko-mendekoagoak agertzea.
Egile nagusia: | |
---|---|
Erakunde egilea: | |
Egilea(k): | ; |
Argitaratua: |
Tafalla :
Txalaparta,
2023
|
Edizioa: | 1. ed. |
Bilduma: |
Iparrorratza (Txalaparta)
; 8 Poltsiko (Txalaparta) |
Gaia: | |
Generoa / Forma: |
Saiakerak
Monografiak |
Loturak: |
Argitaletxearen webgunea |
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Saiakera | S ARA ezd | Eskuragarri Maileguan eskatu | EK23100084 |