Azala
Liburua Eskuragarri

Gure genealogia feministak : Euskal Herriko mugimendu feministaren kronika bat / [egileak] Edurne Epelde Pagola, Miren Aranguren Etxarte, Iratxe Retolaza Gutierrez ; [zuzentzaileak, Jose Luis Aranguren "Txiliku" eta Beatriz Zabalondo]

Euskal Herriko Mugimendu Feministaren kronika bat duzu begien parean. Urte luzeetako lanaren ondoren, 600 orrialdeko liburu mardulean bildu dute Miren Aranguren, Edur Epelde eta Iratxe Retolazak gure historia feministaren kronika. Ate txiki zenbait ireki ditugu liburu honetan, Euskal Herriko Mugimendu Feministaren ibilbidea argitzen laguntzeko asmoz. Gure Genealogia Feministak, egitasmoa emakumeen eta feministen ekarpenak argira ekarri nahi dituen proiektua da. Emagin elkarteak eta Euskal Herriko Bilgune Feministak elkarlanean egindako lana. Gure herriaren oroimena gizonezko garaileen ikuspegitik kontatu izan da, androzentrismoan oinarritutako ikuskeratik. Memoria kolektiboan ez dira aztarna feministak ageri. Ondorioz Euskal Herriko Mugimendu Feministaren lana, ahalegina eta jarduna ez da aitortua izan. Linterna, foku, mikrofono eta bolumen altuko bozgorailuak jarri ditugu feministon ahotan. Argi eman diegu, gertatutakoei, bizi eta sentitutako zapalkuntzei eta hauen aurrean feministek... eragindako aldaketei. Badator Euskal Herriko talde eta aldarrikapen feminista nagusiak biltzen dituen euskarazko lehen liburua.

Zerrenda:
Egile nagusia: Epelde Pagola, Edurne
Erakunde egilea: Emagin
Egilea(k): Aranguren Etxarte, Miren ; Retolaza Gutierrez, Iratxe
Argitaratua: Andoain : Emagin Dokumentazio eta Ikerkuntza Zentro Feminista, 2018
Edizioa: 2. edizio zuzendua
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Loturak: Argitaratzailearen webgunea
Ikus aurkibidea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 323.23 EPE gur Eskuragarri  Maileguan eskatu EK24090002