Azala
Liburua Eskuragarri

Filosofian ibiliz / Piarres Aintziart

Filosofian gaindi ibiliz, hainbat autore eta testu erabiliz. Filosofia irakasle gisa eginiko ibilbidean bildutako testuekin osatua. Zortzi kapitulutan antolatu du liburua Aintziartek. Hastapenean, Greziako filosofo klasikoak ditu aipagai. Bereziki eta luzeago Platon. Baita Aristoteles, Sokrates eta beste asko. Kapitulu oso bat dauka, gero, Baionan sortu zen jansenismoaz, eta horrek Euskal Herrian eta kanpoan izan zuen eraginaz. Emmanuel Kanten eta Jean-Jacques Rousseauren pentsamenduen arteko loturari kapitulu bat eskaini dio, eta beste bat utopiaren gaiari. Filosofia olde berriagoak ere sartu ditu: existentzialismoa, eta postmodernitatea. Liburuaren azken atalean filosofoen testu anitz euskaraturik ekartzen ditu Aintziartek. Filosofoak badaki ez dakiela, edo bederen deus guti, baina dudak idekitzen dituen leihoak ate hetsiak baino emankorragoak ditu.

Zerrenda:
Egile nagusia: Aintziart, Piarres
Argitaratua: Baiona : Maiatz, 2024
Gaia:
Generoa / Forma: Saiakerak
Loturak: Ikus aurkibidea

Antzeko izenburuak