Azala
Liburua Eskuragarri

Filosofiarako sarrera bat / Agustin Arrieta Urtizberea

arazo asko zeharkatuz: balioak, artea, politika, gogamena, pentsamendua, zientzia, hizkuntza, ezagutza, etika... Testua unibertsitateko ikasleei begira dago prestatuta, baina pertsona gazteagoentzat eta helduagoentzat egokia izan daiteke, baita unibertsitate kanpoko jendearentzat ere. Kontua da auzi filosofikoak interesgarritzat hartzea. Filosofia diziplina berezia da, agian orokorregia delako, agian muga zehatzik ez duelako, agian oso kritikoa izan daitekeelako. Ez da diziplina zientifikoa, baina diziplina zientifikoekin harremanetan dago; ez da artea, baina artearekin harremana dauka; ez da politika, baina balio politikoetan (besteak beste, askatasunean, berdintasunean edo justizian) arakatzen du; ez da erlijioa baina erlijioetan nagusi diren gaiak (balioak, zoriontasuna edo bizitzaren zentzua) aztertzen ditu. Testuaren helburua da, sakonera nahikoarekin, filosofiaren espazioaren, auzien, galderen eta erantzun-bideen mapa bat eskaintzea. Oinarrizko kanpamentu gisa irudikatu daiteke lan hau. Izan ere, oinarrizko kanpamentua jarduera handiagoetarako euskarri ezinbestekoa da. Lan honek tresnak eskaini nahi ditu, hain zuzen, egunerokoan aurkitzen ditugun arazo eta eztabaida mamitsu, zail eta korapilatsuetan barna zentzuz ibiltzeko baliagarriak izan daitezkeen tresnak (kontzeptuak, pentsabideak, erreferenteak edo ereduak).

Zerrenda:
Egile nagusia: Arrieta Urtizberea, Agustin
Erakunde egilea: Euskal Herriko Unibertsitatea. Argitalpen Zerbitzua
Argitaratua: [Bilbo] : Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua, L.G. 2015
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 1(035) ARR fil Eskuragarri  Maileguan eskatu EK16111053