Subjektuaren zainak eta adarrak : subjektua mendebaldeko filosofia hegemonikoan : modernitatetik globalizazio ostera / Eduardo Apodaka Ostaikoetxea ; [hizkuntza-zuzenketen arduraduna, Ander Altuna Gabiola]
Subjektua omen da europar filosofia modernoaren mamia eta azala. Haren gainean eraiki dira doktrina politiko, moral edo epistemologiko modernoak, hitz batean, paradigma ontologiko oso bat, europar kontzientziak eta agentziak egituratu eta legitimatu dituena. Paradigma horren arabera, subjektua, bere baitan bat eta bera izanik, bera ez den beste guztia bere mendean hartzera jotzen duen nahimen libre eta kontzientea da. Hala agertu da, adibidez, Hegelen jaunaren eta esklaboaren arteko dialektikaz egin diren irakurketa enbaitetan. Jaunak eman behar zion esklaboari —bizitzari, naturari, munduari…— ordena arrazionala, autokontzientzia edota izatearen eta desiraren betetasuna. Filosofian teoria zena, inperio kolonialen, nazio-estatuen edota kapitalismoaren praktiketan gauzatu zen. Jaun europarrak esklaboa menderatu behar zuen, bizitza edota mundua menderatu behar zuen modu berean. Ikuspegi horretatik aztertu dut Modernitatearen filosofia kanonikoetako subjektuaren bilakaera, bai sistema filosofikoetan, bai (erre)produkzio-harremanen historia materialean. Izan ere, subjektua, politikari dagokionez, askatasunaren, parekotasunaren eta elkartasunaren protagonista izan da, betiere figurazio material batekin: subjektua gizonezko jabea da. Alabaina, historia ez da lineala eta filosofia europar nagusiek ezin izan diote eutsi beren baitan hazi den ukazio sortzaileari. Hegelen edo Marxen obretan, esaterako, jaunaren eta esklaboaren arteko dialektikaren emaitza ez da soil-soilik jaunarekiko...
Egile nagusia: | |
---|---|
Egilea(k): | |
Argitaratua: |
Bilbo :
Udako Euskal Unibertsitatea,
L.G. 2024
|
Gaia: | |
Generoa / Forma: |
Saiakerak
|
Loturak: |
Argitaratzailearen webgunea Ikus aurkibidea |
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Monografia | 1 APO sub | Eskuragarri Maileguan eskatu | EK24090045 |