Antzerkia / Gabriel Aresti ; [hitzaurrea, Ramon Saizarbitoria]
Hiru kezka nagusi agertu zituen Gabriel Arestik teatroaren arloan. Lehena, teatro-hizkera zuzen eta egokia lortzea, edo, bere hitzetan adierazteko, esaldi honetan laburtu zuena: "Euskaraz teatro moderno bat antolatu nahi badugu, euskara errez, herrikoi, mundukor eta bakar bat erabili behar dugu". Dramagile unibertsalen zenbait obra geureganatzeko esfortzua egin zuen, bigarrenik, bere itzulpen-lanetan ikus daitezkeenez. Hirugarreik, euskal teatro modernoak autore eta ideia berriak eskatzen zituen. Jo dezagun berriro Arestiren hitzetara: "Gerra bukatu eta bakea harmatu zen. Gizon berriak etorri gara, eta ideia berriak ekarri ditugu gurekin". Berrikuntza-loan horretan saiatu zen teorizazio bat sortuz (artikuluak, hitzaldiak), teatro-taldeak bultzatu eta lagunduz (Kriselu, Jarrai) eta teatro-lanak idatziz. Sei obra sortu ziren bere lumatik, guztiak 1960-1965 urteeen bitartean; guztietan nabaritzen da euskal teatroan garaiko kezka, kontradikzio eta problemak agertzeko nahia, hizkuntza zuzen batez baliatuz. Seirak bildu ditugu liburu honetan
| Egile nagusia: | |
|---|---|
| Egilea(k): | |
| Argitaratua: |
[Zarautz] : [Bilbo] : Bilboko Udala :
Susa; Bizkaiko Foru Aldundia,
1986
|
| Edizioa: | 1. argit. |
| Bilduma: |
Gabriel Arestiren literatur lanak (Susa)
; 7 |
| Generoa / Forma: |
Antzerkia
Helduentzako Literatura Baliabide digitalak |
| Loturak: |
Liburuaren bertsio digitala (Susa) |
- . ; 1. Mugaldeko herrian eginikako tobera
- . ; 2. Etxe aberatseko seme galdua eta Maria Madalenaren seme santua
- . ; 3. ...eta gure heriotzeko orduan
- . ; 4. Oilarganeko etxola batean
- . ; 5. Beste mundukoak eta zoro bat
- . ; 6. Justizia txistulari


