Azala
Liburua Eskuragarri

Mikel Lasa / antologia eta sarrera, Koldo Izagirre

«Herenegun irakurri nion Oterori / zure poema Eganen agerturikako bat», dio Harri eta Herri-ko G poemak. Mikel Lasari eskainiak direnez, Gabriel Arestiren zabaltasun poetiko eta pertsonalaren adierazle dira noski bi lerro hauek, baina orobat erakusten dute, lankide gazteagoaren gorazarre egiteaz gainera, euskal idazleak, noizbait, erdal idazlearen aitzinean harro azaldu ahal izanda hartzen duen pozaren handia: iritsiak ginen bekatuak lilura sortzen zigula aitortzerainoko heldutasunera, gauza ginen, noizbait, gure arima haragirik lohienean galtzeko, gogoak gorputza deskubritua zigun, maitasunak bakardadea. Baudelaire-ren aurrekoak izatetik Baudelaire-ren ondorengoak izatera pasa ginen, hau da, literaturaren historia modernoaren barnean kokatu zen gure poesia, eta konplexurik gabe aldarrikatzen zituen gure poetak bere lagun hilezkorrak: Tzara, Aragon, Lautréamont, Kafka... Mikel Lasak ekarri zuen modernotasuna ordea ez da bakarrik literatura garaikidearen bereganatzeaz sortua. Ageri zuen tristura, jarrera izan gabe, inguru itogarri batek eragina zen, Hego Euskal Herriko 1950-60 urteen basatzak, deshistoriaren erreinu luzeak, ghetto hark. Esan ohi dena baino sozialagoa da bere asperdura existentziala. Mikel Lasaren poemak berehala nabarmendu ziren, eta liburuan bildu baino lehen hartu zuten idazleen eta irakurle atzarrienen aho bateko laudorioa. Baina maiz aipatuagatik eliteko poeta izan dugu urteetan, batetik Arestik berak bideratutako poesia sozialaren arrakastak bazt...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Lasa, Mikel
Egilea(k): Izagirre, Koldo
Argitaratua: Zarautz : Susa, L.G. 2002
Bilduma: XX. mendeko poesia kaierak (Susa)
Generoa / Forma: Poesia
Baliabide digitalak
Helduentzako Literatura
Loturak: Liburuaren bertsio digitala (Susa)

Antzeko izenburuak